Urtarrilaren 4an, Frantziako Les Petites Chanteurs de Saint Marc de Lyon abesbatza izango da Euskalduna Jauregian. Agian izen honekin ez duzue abesbatza hau ezagutuko, baina mundu guztian egin zen ezagun “Los chicos del coro” filmeko soinu bandan kantatzean.

Emanaldian Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da eta abesbatzaren errepertorioak eliz musikari ematen dio lehentasuna, gregoriarretik hasi eta XX. mendera arte; baita kanta folklorikoei ere. Era berean, musika garaikidea ere jorratzen du: Poulenc, Drufuflúe, Caplet eta Britten.

“Los chicos del Coro” filma zure gustokoa bada, ez galdu abesbatza zuzenean ikusteko aukera!

Informazio gehiago | Euskalduna

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun