
Abenduaren 5etik 8ra Getxoarte 2008 izango da Getxoko herrian. Getxoarte, arte sortu berrien gunea izango da eta Euskadiko artista gazteek jendartean euren lanak erakusteko plataforma bezala erabiliko da.
Getxoko Kultur Etxearen eskutik Getxoarte Euskal Herriko arte plastiko eta ikus-entzunezko sorkuntza berria bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin sortu da eta aurten zortzigarren urteurrena beteko du.
Aurtengo ekitaldian, Getxoartek jatorri anitzeko 57 artista gazteren lanak erakutsiko dizkio publikoari 55 postutan. Sortzaile hauetako gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasten dute.
Getxoartera hurbiltzeko asmorik baduzu, hona hemen informazio gehiago:
- Non: Areetako Geltokia Plaza (metro geltokiaren ondoan)
- Ordutegia: 11.00/14.00 - 17.00/21.30
- Sarrera: 2 € (beste sarrera bat doan BBK 26 txartela, gazte txartela edo unibertsitate karneta aurkeztuz)
Informazio gehiago | Getxoarte
Erlazionatutako sarrerak

Datorren abenduaren 5ean eta Euskararen Eguna 2008 ospatzeko, Musika Kontzertu interaktiboa egingo da Bilboko Plaza Barrian.
Zuzeneko hau ikusleen parte-hartzea eta euskara teknologiarekin batera erabiltzea du helburu nagusia. Modu bi egongo dira: lehenengoa, kontzertuan daudenek SMSak bidaltzea Plaza Barritik bertan jarriko den pantaila erraldoi batera, eta botoa ematea taldeek kontzertua amaitzeko joko dituzten abestien alde.
Bigarrena, berriz, kontzertuan jarriko den zenbakira SMSa bidaltzea lagun baten telefonoarekin; sistemak, zuzenean deituko dio lagun horri eta ikusleen artean dagoenak bidali dion mezua eta kontzertuko minutu bi zuzenean entzun ahal izango ditu.
Kontzertu hau Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko izango da eta Gose, Une eta Betagarri taldeen musika izango da.
Informazio osoa | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak
Musika kontzertuak aparte, Bilborock aretoak antzerkia, poesia, magia edo ipuin kontaketak ditu bere eskaintza kulturalaren barruan. Hau da abenduraren programazioa Bilborock aretoan:
Astelehena 1:
- Olerki Errezitaldia.
- Asociacion ArtÃstica Bilbaina
- Ordua: 20:00
Asteazkena 3:
- Antzerkia - UPV/EHU. Campus Bizkaia
- KAP PRODUKZ: “Txatarreria“
- Ordua: 20:00
Osteguna 11:
- XV EMAKUMEAK KONTARI
- Ordua: 19:30
Igandea 14:
- Helduentzako ipuinak:
- A la luz de las velas: “Mi familia y otros animalesâ€
- Ordua: 20:00
Asteazkena 17:
- Antzerkia: UPV/EHU. Campus Bizkaia
- Unipress: “El Txoko de la comedia 2.008. VII Edición“
- Ordua: 20:00
Ostirala 26:
- Helduentzako poesia.
- A la luz de las velas: Anabel y JoaquÃn: “PoesÃa rojaâ€
- Ordua: 20:00
Larunbata 27:
- Magia.
- MAGO OLIVER
- Ordua: 16:30 / 20:00
Igandea 28:
- Magia.
- MAGO OLIVER
- Ordua: 12:00 / 17:30
Erlazionatutako sarrerak
Zazpi egun besterik ez falta dira Durangoko Azokaren 43. edizioarako eta bapatean konturatu naiz 2008ko iragarkia Ondopasan publikatua ez zegoela:
Beti bezala, giro bikaina egongo da seguru Durangoko kaleetan.
Informazio gehiago | Durangoko azokaren webgune ofiziala
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 29tik abenduaren 8ra arte, Koblakari 2008 VII. Eskuketari eta Zirku Artisten Topaketa egongo da Bilbon irritaren irribarrea lortzeko helburuarekin. Topaketa hau Errekaldeko auzoan kokatuko da eta honen barruan zenbait antzerki, zinema zikloak, tailerrak eta profesionalentzako mintegiak antolatu dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz.
Eszenatokira estatuko automomia erkidego desberdinetatiko eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiako 400 artista baino gehiago igoko dira . Gainera, Koblakari ikuskizun handia izango da Ayala Antzokian eta “Suzko gaua†deituriko saioa Errekaldeko futbol zelaian.
Egitaraua | Koblakari 2008 VII. Eskuketari eta Zirku Artisten Topaketa
Informazio gehiago | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak