
Hilabete hasieran, Bilboko aireportuarekin lan egiten dituzten hegaldi konpainien zerrenda idatzi genuen. Baina, nola heldu gaitezke Bilboko Aireportura?
Normalena autoz joatea edo taxi bat hartzea da, baina aireportura autobusez ere heldu gaitezke eta taxia baino askoz merkeagoa da.
- Bizkaibus 3247 linea.
- Ordutegia: Bilbon hartzen badugu 5:25tik 21:55ra 30 minutuero eta aireportutik 6:15tik 24:00ra 30 minutuero.
- Autobusa Moyuan, Termibusen, Gran Via 79 kalean eta Alameda Recalde 11an hartu dezakegu
- Telefonoa: 902 222 265
Informazio gehiago | AENA
Erlazionatutako sarrerak

Nahi gabe, Nekatur-en web gunera ailegatu naiz eta benetan primerako baliabidea iruditu zait. Nekatur Euskadiko nekazal turismoen eta landa etxeen elkartea da eta gaur egun 270 establezimenduren informazioa eskaintzen du.
Nekatur-en web gunearen bidez Euskadiko nekazal turismoko etxeak bilatu ditzakegu erreztasun handiz gure oporrak antolatzeko eta baita ere, Euskadiko nekazal turismoaren gida lortu dezakegu.
Merezi du webgunetik bueltatxo bat ematea.
Informazio gehiago | Nekatur
Erlazionatutako sarrerak

Datorren urteko Urtarrilak 6an Sirenatxoa emanaldia izango da Barakaldoko Antzokian. Umeentzako emanaldi hau dantza eta antzerkia nahasten du eta Ukraniako Ballet Gaztearen eskutik datorkigu Euskal Herrira.
Emanaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da eta sarrerak 11 edo 14 eurotako prezioa izango dute. Azkenik, aipatzekoa da ballet hau bere baitan duen 29 urtetako esperientzia eta 30 baino gehiagoko ipuinen errepertoria.
Informazio gehiago | Barakaldoko Antzokia
Erlazionatutako sarrerak
Bilboko eskaintza gabonetako jaiotza erakusketekin nabaria da aurten. Bihar abenduak 29 eta 30ean arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, Bilboko La Bolsa Auzoan (Pelota 10.) gabonetako jaiotza biziduna izango da.
Jaiotza bizidun honetan artzainek Jesus haurtxoari opariak eramaten dizkioten bezala, bilbotarrek ere euren opariak uzteko aukera izango dute. Opari hauek, arropa eta jostailuak izatea komeni da, ondoren Caritas elkarteari banatuko direlako.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak
Amaia Montero Donostiako Kursaalean izango da Apirilak 26an bere bakarkako lehen diska publiko aurrean aurkezteko. La Oreja de Van Gogh taldea utzi ondoren, bakarkako lehen lan hau oso arrera ona izaten hari du jendartean eta dagoeneko 40.000 diska saldu ditu.
Amaia Montero-ren ahotsa zuzenean entzuteko asmoa baduzu, kontzerturako sarrerrak Urtarrilak 22an jarriko dira salgai goizeko 11etan. Hona hemen “Quiero ser” abestiaren bideoa:
Iturria | Amaia Montero web
Erlazionatutako sarrerak