
Larunbat eta Igande honetan, Otsailak 28 eta Martxoal 1, “Los Golden en Blanco y Negro” ikuskizuna izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Golden Apple Quartet laukotearen eskutik datorren musika eta umorezko ikuskizun honen argumentua hauxe da:
Kutxa zahar bat agertu da taldeko kideen senitarteko baten ganbaran. Bertan, euren birraitonen (Hipolito Garmendia, Zacarias Errondosoro, Bernabe Ochoa eta Calixto Romano) eskutitzak, egunerokoak, jantziak, partiturak eta egunkari-zatiak aurkituko dituzte.
Golden Apple Quartet taldeko kideak zuzenean ikusteko sarrerak 10-22 eurotako prezio izango dute eta emanaldiak gaueko 20.00etan izango dira.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak

Martxoren 1ean, Inalanbrikak antzezlana aurkeztuko da Gasteizko Principal Antzokian. Inalanbrikak, Vaiven Producciones-ek ekoiztako humorezko ikuskizuna da eta tolerantzia, adiskidetasuna edota beldurrei aurre egiteko beharrez bezalako gaiak jorratzen ditu obra da, beti musika komunikatzeko tresna gisa erabiliz.
Inalanbrikak hirukotearen obra, honako argumentua dauka:
Inalanbrikak hirukotea, euren lehendabiziko kontzertua emateko prest daude, baina hasi baino ordu bat lehenago, abestiak konposatzeaz ahaztu direla konturatuko dira. Une horretatik aurrera, egoera dibertigarri eta barregarriak jaun eta jabe izango dira.
Ikuskizuna, Gasteizko Principal Antzokian izango da arratsaldeko 18.00etan eta sarrerak, 6 eurotako prezioa iznago dute. Antzerkia euskeraz izango da eta Ainara Ortega, Marina Aparicio eta Getari Etxegarai dira protagonista nagusiak.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 5tik 8ra, Bach is Back musika ekitaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. “Musika-Música” ekimenaren barruan dagoen “Bach is Back” honetan, Sebastian Bach-en 67 kontzertu egingo dira lau egunetan zehar.
Kontzertu hauetan, nazioarteko 500 musikari baino gehiago parte hartuko dute eta baita ere estatu osotik etorriko diren musika kontserbatorioetako partaideak. Musika kontzertuak honako ordutegietan izango dira:
- Martxoak 5 - 19:30etan
- Martxoak 6 - 19:00etan
- Martxoak 7 - 10:45 | 12:00 | 13:30 | 16:00 | 17:15 | 18:30 | 21:00etan
- Martxoak 8 - 10:45 | 12:00 | 13:30 | 16:15 | 18:30etan
Emanaldi hauetan izateko sarrerak 8/18 eurotako prezioa izango dute eta dagoeneko, telefonoz (944 310 310), BBK kutxazain automatikoetan, interneten eta lehiatilan bertan erosi daitezke.
Egitarau osoa | Bach is Bach
Informazio gehiago | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak

Euskadi.net webgunean iragarri da gaur Euskal hondartzetarako berri ona: Atxabiribil eta Arrietara hondartzek AENOR Espainiako Normalizazio-Erakundeak banatzen duen Bandera Urdina eskuratu dute berriro. Hona hemen, berri osoa:
Hondartzak Uribe Kosta eskualdeko erakargarri turistiko nagusiena dira. Orain gutxi, Sopelanako Atxabiribil eta Arrietara hondartzek AENOR Espainiako Normalizazio-Erakundeak banatzen duen Bandera Urdina eskuratu dute berriro. Hondartzen kudeaketak ingurugiroa zaintzen duela bermatzen du Bandera Urdinak, ISO 14001 arauari jarraiki. Bi hondartzok sari hori jasotzen duten seigarren urtea da.
Sopelanako Udalak ezagutarazi berri dituen datuen arabera, 2008an Atxabiribil eta Arrietara hondartzetan uraren kontsumoa eta hondakinen sorrera nabarmen murriztu ziren aurreko urteko emaitzekin alderatuta.
Udalaren hurrengo helburua ISO 9001 arauaren arabera hondartzen kalitatea egiaztatzen duen Bandera Berdea lortzea da.
Zorionak Sopelanako Udalari!
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Oreka Tx-eko txalapartari taldeak, Euskadiko hiru hiriburuetan izango dira zuzeneko musika eta irudiak nahasten dituen ikuskizun berria aurkezteko. Ikuskizun berritzaile honen estreinaldian, Oreka Tx-ek gonbidatutako musikari eta lagun ezbedinak izango ditu eszenatoki gainean: Mongoliatik, Ganzorig Nergui, Altai Hangai taldekoa, Khoomi kantu harmonikoa abestu eta Mongoliako Morin Khoor musika-tresna jotzen duena; abeslari bereber bat; eta azkenik, Aziza Brahim saharar abeslaria.
Oreka Tx-ek hurrengoko emanaldiak eskeiniko ditu:
Ikuskizun honetarako sarrerak 5/18 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Teatroarriaga.com
Erlazionatutako sarrerak