Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Martxoa . Euskal Herria
Artxiboak: Martxoa, 2009

Laudioko Ganadu eta eskulangintza azoka

Datorren Larunbatean, Apirilak 4, Ganadua eta eskulangintza azoka egingo da Laudioko herrian. Aberedun abeltzainen elkarteak urtero antolatzen du Dolumin Ostiraleko ganadu-azoka eta goizeko 9:00etatik aurrera zenbait erakusketa egingo dira Aiarako koadrila osoko zein Orozko eta Urduñako behi, zaldi, ardi, ahuntz eta txerriekin.

Araba eta Baias Ibaia kaleen arteko Zumalakarregi Hiribideko tartean ganadu erakusketak egingo dira eta Herriko Plazan nekazaritza eta eskulangitza produktuen salmenta-postuak aurkituko ditugu.

Iturria |
Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Zegamako Erlezain Eguna

Zegama, Gipuzkoan kokatutako herria da eta Apirilaren 4tik 5ra Erlezain Eguna ospatzen du. Apirileko lehenengo igandean ospatzen da beti Erlezain Eguna eta apiterapia edo eztiari buruzko zenbait hitzaldi egiten dira.

Egun hauetan adibidez, Gipuzkoako Ezti Lehiaketa, gozogile onenen produktuen erakusketa, postre lehiaketa edota bertako produktoen erakusketa eta salmenta ere izaten da. Azkenik, erleen inguruan egiten de jaialdi honetan, lagunarteko bazkaria egoten da Erlezain Eguna amaitzeko.

Informazio gehiago | Zegama
Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Gu Gira Donostiako Kursaal auditorioan

Apirilaren 5ean, Gu Gira kantaldia egingo da Donostiako Kursaal auditorioan. Ikuskizun hau, Gu Gira izen bereko kantu bildumatik sortu da eta antolatzaile lanetan Kursaal Fundazioak, Radio Euskadi eta Elkar dabiltza.

Gu Gira kantaldia, 1970eko hamarkadako Euskal kantagintzaren ibilbide historikoa kontatzen du abestien bidez, primerako musika eta kantariekin: Antton Valverde, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi), Niko Etxart…

Gu Gira emanaldia arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta honetarako sarrerak 6/18 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

SKHIZEIN - Jérémy Clapin - Frantzia

Martxoaren 20tik 27ra, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatu da eta dagoeneko zinemaldiaren irabazleak iragarri dira. Luzemetraien Sail Ofizialeko Epaimahaiak (Joanes Urkixo, Vivien Halas, Sami Natsheh, Francisco Ureña, Jossie Malis eta Jose Maria Goenaga) bere erabakia hartu du:

  • Luzemetrai Onenari Saria: DIE DREI RÄUBER (Hayo Freitag - Alemania)
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: SITA SINGS THE BLUES - (Nina Paley - AEB)

35mm-ko Laburmetrai Sail Ofizialeko Epaimahaiak (Roque Cameselle, Iván Oneka eta Benjamin Renner) zera aukeratu du:

  • 35mm-ko Laburmetrai Onenari Saria: SKHIZEIN - (Jérémy Clapin - Frantzia)

Bizkaiko hogeita hamar bat gaztek osatzen duten Karratu Saileko Epaimahaiak bere erabakia hartu du:

  • DVD-en aurkeztutako Laburmetrai Onena: EL EMPLEO - (Santiago ‘Bou’ Grasso - Argentina)

Iturria | AnimaBasauri

Erlazionatutako sarrerak

Bibat Museoa - Arkeologia eta Fournier Karta Museoa

Euskal Herriko hiriburuan Bibat deituriko museo berria ireki da. Bibatek Arabako Arkeologia Museoak eta Fournier Karta Museoak biltzen zituzten erakusketak bateratzen ditu eta Gasteizko Alde Zaharrean kokatuta dago.

Lau solairu eta bi sotoko eraikin zaharberrituan zehar, arkeologiari eskainitako 1.500 pieza erakusten dira eta karten aldean, berriz, 250 karta-sorta daude erakusgai. Hona hemen museo berri hau bisitatzeko ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 y 16:00-18:30
  • Larunbatak: 10:00-14:00
  • Igandeak eta jai egunak: 11:00-14:00

Informazio guztia | Bibat

Erlazionatutako sarrerak