
Larunbat honetan, Maiatzak 2an, Break on stage Bilbao 2009 jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo da Bilboko La Casilla Pabiloian. Break On Stage jaialdiak Europan mailan dauden kale kultur adierazpenak jasotzen ditu eta saihestu ezineko hitzordua bihurtu da hip hop kultura gustuko duten lagun guztientzat.
Break on stage Bilbao 2009an Europako Breakdance Lehiaketa egingo dute munduko hainbat txokotatik heldu diren taldeekin eta gainera, DJ, artista eta dantzari ospetsuen emanaldiak ikusgai izango dira.
Ikuskizuna gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 10/12 eurotako prezioa izango dute, 6 euro BBK26 txartelarekin erosten badira. Azkenik, hona hemen Break On Stage Bilbao 2009 jaialdiaren egitaraua:

Iturria | Break on stage Bilbao 2009
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 3tik 10ra bitartean, FANT (Bilboko Zinemaldi Fantastikoa) jaialdiadiaren 15. edizioa egingo da. Zinemaldiaren inaugurazioa datorren astelehenean izango da, Maiatzak 4an, eta honetan Absurdistán deituriko komedia alemaniarra ikusteko aukera izango dugu 19:45etatik aurrera Capitol Zinema aretoan (gonbidapenarekin bakarrik).
Absurdistán filma Veit Helmer zuzendariaren lana da eta askok 2001ean mundu osoko txarteldegiak hustu zituen Jean-Pierre Jeunet-en “Amélie” filmarekin konparatu dute. Inaugurazio egunean, Veit Helmer zuzendaria Bilbon bertan egongo da filmaren aurkezpena egiteko eta gainera, Asteartean (Maiatzak 5), Absurdistán ikusteko aukera izango dugu berriro ere, hau publiko guztiarentzat zabalik, eta euskerazko azpitituloekin.
Hona hemen filmaren fitxa teknikoa:
Absurdistan - Veit Helmer (2008. Alemania, 88min)
- Gidoia: Veit Helmer, Zaza Buadze, Gordan Mihic
- Ekoizketa: Veit Helmer, Linda Kornemann
- Argazkia: Giorgi Beridze
- Musika: Shigeru Umebayashi
- Muntaketa: Vincent Assmann
- Protagonistak: Krystina Malérová, Maximilian Mauff, Nino Chkheidze
Webgune ofiziala | FANT
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren amaieran Donostian ospatuko den Jazzaldia 2009aren barruan, tokiko 15 talde izango dira zuzeneko kontzertuak ematen. Egitarau honen barruan, bihar Apirilak 30, Organiks taldearen zuzeneko kontzertua izango da.
Hauek dira Organik´s laukotearen partaideak: Julen Izarra (saxo), José Gallardo (saxo), Mikel Romero (gitarra), Alfredo Peláez (Hammond organoa), Juan Manuel Urriza (batería). Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da Brankan.
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 1etik 3ra bitartean, Erdi Aroko Azokaren seigarren edizioa egingo da Gernika-Lumon. Egun hauetan zehar, Erdi Aroa bueltatuko da bizkaiko herri honetara eta Merkatu plazan salmenta-postu ugari aurkituko ditugu. Postu hauetan, bitxiak, larruz egindako produktuak, zeramika-lanak, otzarak, olioa, lurrinak, jantziak edota zapatak bezalako produktuak erosteko aukera izango dugu.
Gainera, zaldunen arteko borrokak, arku-tiro txapelketak eta “Antzarren Ibilaldia” ikusgai izango dira Merkatu Plazan.
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 3tik 10ra bitartean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen FANT jaialdiadiaren 15. edizioa egingo da: Bilboko Zinemaldi Fantastikoa. Zinemaldian, mundu osoan ekoiztu diren genero horietako filmeak ikusteaz aparte, jarduera interesgarri askotaz gozatzeko aukera izango dugu. Adibidez, Bosco el Tosco y Su Puta Banda Azkena Aretoan arituko dira maiatzaren 5ean, eta Chrome Hoof berriz, Kafe Antzokian emanaldia eskainiko du maiatzaren 7an, 21:30etik aurrera.
Gainera, aurreneko edizioetan egin den bezala, nontzeberri.com kultur atariak Nontzeflash Animazio eta Zinema Lehiaketako mostra bat eskainiko du. Lehiaketara aurkezten diren filmak hiru minutu eta erdiko iraupena izatearen bereizgarria dute eta antolatzaileen web orriaren bitartez aurkezten dira, formatu digitalean eta 3,5 Mb baino gutxiagoko neurrian.
Informazio guztia | FANT Bilbao
Erlazionatutako sarrerak