Artxiboak: Ekaina, 2009

Uztailaren 1etik 10era bitartean, Jazzaharrean jazz jaialdiaren 4.edizioa egingo da Gasteizen. Hamar egunetan zehar, Jazz musikaz blai aurkituko ditugu Gasteizko alde zaharreko 16 toki: Parral, Gora, Iguana, plaza del Machete, Santa MarĂa katedraleko ataria, Hala Bedi taberna, La Riojana, Artium…
Alex Caporuscio italiarra izango da uztailaren 1ean jaialdiari hasiera emango diona, hemendik aurrera Basics, Miguel Salvador Quartet, Iguana Trio, Three of Us, Txatarreria Keaton, KĂşrtulus, Priscilla, Fix This eta Juan Arenales & Hot Club bezalako taldeak izango ditugu eszenatoki gainean. Jaialdia amaitzeko, Bartzelonako Ass Trio taldearen kontzertua izango dugu.
Iturria | Euskadi.net
Webgune ofiziala | Jazzaharrean
Erlazionatutako sarrerak

Bihartik aurrera eta Uztailaren 4ra arte, Donostiako Antzerki Feriaren hamabosgarren edizioa egingo da Gipuzkoako hiriburuan. Estatu mailan antzerki azoka garrantzitsuenetarikoa izaten da Donostiakoa eta era berean, antzerkigintzako profesionalen elkargunea izatea lortzen du, 600 profesional inguru biltzen dituelarik.
dFERIA jaialdiak antzerki eta dantza egitarau zabala eskeintzen du, aretoetan zein kaleetan: Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal Jauregia, Antzoki Zaharra, Gazteszena aretoa, Imanol Larzabal aretoa eta Donostiako kaleak eta plazak. Aretoetan egingo diren 20 bat obra ikusteko asmoa badaukazue, hauek izango dira sarreren salneurriak:
- Victoria Eugenia Antzokia: 20€ / 15€ / 10€
- Antzoki Zaharra, Lugaritz eta Gazteszena: 10€
dFeriaren webgunean egitarau osoa ikusteko edota jeisteko aukera ere badago.
Informazio guztia | dFeria
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, ekainak 28, San Pedro jaietako egitarauaren barruan dagoen Baserritarren Eguna egingo da Mungian. Baserri munduaren inguruko jaialdi hau Foruen enparantzan eta Alkartasuna kalean ospatuko da eta nekazaritza-produktuak jarriko dituzte salgai, eta onddoak eta perretxikoak dastatzeko nahiz erosteko parada izango da, Mungiako Mikologi Elkartearen eskutik.
Gainera, trikitilari eta txistulariak giroa animatzen duten bitartean, bertako animalien eta animalia exotikoen erakusketa hartuko du Torrebillela parkeak. Azkeinik, Gizaberri Elkartasun Taldeak, bigarren eskuko liburuen azoka antolatu dute baita ere.
Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Mungiako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 27tik 28ra bitartean, Nazioarteko Aire-Jaialdia egingo da Urduñako bizkaitar udalerrian. Aurtengoa, jaialdiaren seigarren edizioa izango da eta zerua parapente, delta hegal, globo aerostatiko eta paratxutez betea ikusteko aukera iango dugu.
Gainera, pilotuen lana ikusteaz gainera, asteburuan Urduñara bertaratzen diren lagunek ekintza zirraragarriez gozatzeko parada izango dute: bi lagunentzako hegaldiak parapentean, aeromodelismo erakustaldiak eta zozketak, gutxi batzuk aipatzearren.
Aire-Jaialdi honen webgunean, asteburu osorako egitaraua ikusteko aukera duzue.
Informazio guztia | UNAF
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Ekainak 28tik Uztailak 1ra arte, Lekeitiko San Pedro Jaiak ospatuko dira bizkaiko udalerri honetan. Udako jai ospetsu hauen aurtengo egitaraua hauxe izango da:
EKAINAK 28, igandea - SAN PEDRO BEZPERA
- 10:00etatik 14:00etara: Umeentzako tailerrak plazako monolitoan.
- 11:30ean: Xistera partiduko finalak frontoian.
- 16:00etatik 20:00etara: Umeentzako tailerrak plazako monolitoan.
- 18:00etan: Merienda eta jaia erresidentzian. Jubilatuen elkarteak antolatuta.
- 18:00etan: Buruhandiak eta D. Terentzio eta Dñ. Tomasa kalez kale herriko txistulariek animatuta.
- 20:30ean: Lekitto musika-bandaren kalejira.
EKAINAK 29, astelehena - SAN PEDRO EGUNA
- 7:00etan: Dei eittekuak kalez kale.
- 9:30ean: Herriko txistularien diana.
- 10:30ean: Bizkaiko Open esku pilotapartiduak, frontoian.
- 10:30ean: Lekeitioko alkate, zinegotzi jaun-andre, kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.
Gero: Meza Nagusia, elizako abesbatzak abestuta.
Segidan: San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zahar batekin jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da santuaren portuko irudi aurrean.
Gero: Kaxarranka. Antzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka San Pedropean dantzatu
ostean Kofradiako aurrean dantzatuko da. Bitartean, Lekeitioko “Etorkizuna” dantza taldeak andrazkoen aurreskua
dantzatuko du plazan.
Horren ostean, Kaxarranka plazan.
- 16:30ean: Lekeitioko V. buruz buruko esku-txapelketa (finalak).
- 20:00etan: Ikastola aurretik hasita Danborrada herrikoia, “Aittitta Makurra” txarangak alaituta.
- 22:30ean: Suzko zezena plazan.
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak