Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Abuztua . Euskal Herria
Artxiboak: Abuztua, 2009

Festval - Gasteiz

Irailaren 1etik 6ra bitartean, FesTVal Gasteizko Telebista eta Irrati Jaialdia ospatuko da. Jaialdi hau Telebista eta irratiko saio mota guztiak jorratzen dituen lehen jaialdia dugu eta honetan, telesail ezagunen denboraldi berrien estreinuak ikusteko aukera izango dugu besteak beste: Cuéntame cómo pasó, Sin tetas no hay paraíso, Física o química edota Qué vida más triste.

Gainera, sei egunetan zehar dokumentalak, tailerrak, mahai-unguruak eta abarretan parte hartzeko aukera izango dugu. Jaialdiari hasiera eta amaiera emateko ekitaldiak Gasteizko Principal Antzokian egingo dira, eta azken horretan Joan Ramón Mainat Sariak eta Kritikaren Sariak banatuko dituzte.

Informazio guztia | FesTVal

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Ordiziako Euskal Jaiak

Irailak 4tik 13ra bitartean, Euskal Jaiak ospatuko dira Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Jai hauetan ikuskizun folklorikoak, herri kirolak, herriko produktuen lehiaketak egingo dira eta gainera primerako giroaz gozatzeko aukera izango dute herri honetara hurbiltzen direnak.

Hona hemen 2009ko Ordiziako Euskal Jaien egitaraua:

Irailak 4, ostirala:

  • Gaueko 22:00etan: Plaza Nagusian, Alur dantza taldearen “Sua” ikuskizuna.

Irailak 5, larunbata:

  • Goizeko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan.
  • 19:30etan: Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
  • 21:30etan: Plaza Nagusian, Eusko Dance Live 2009 ikuskizuna.

Irailak 6, igandea:

  • Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Trikitilarien eskutik.
  • 12:00etan: Meza Nagusia.
  • 14:15etan: Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan.
  • Ondoren: Dantzaldia orkestra batez alaitua.

Irailak 8, asteartea:

  • Arratsaldeko 17:30etan: Plaza Nagusian, Bertako produktuekin egindako Elkarteen arteko XIX. Sukaldaritza Lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XV. dastaketa-lehiaketa.
  • 18:30etan: Plaza Nagusian, Buruhandi eta Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

Irailak 9, asteazkena: AZOKA BEREZIA eta IDIAZABAL GAZTA LEHIAKETA

  • Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Ordiziako txistularien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.
  • 10:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan,
  • Gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak (ikus esku programak).
  • Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa argitalpena banatuko da.
  • Eguerdiko 12:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
  • 12:30etan: Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
  • 13:00etan: Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.
  • Arratsaldeko 17:30etan: Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak.
  • 19:30etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, Euskal Herri Kirolak - Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009.

Irailak 11, ostirala:

  • 22:00etan: Plaza Nagusian, “Nahia” dantza taldearen ikuskizuna.

Irailak 12, larunbata:

  • 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin Beti-Alai pilotalekuan.
  • Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide (Alkartasunako dantzari ohiak) taldearen eskutik.
  • Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: en Plaza Nagusian, SAGARDO FESTA: Sagardoen dastaketa.
  • Gaueko 22:15etan: Barrena Kultur Etxean, Jon Enbeitaren “Gitarra lagun” ikuskizuna

Irailak 13, igandea:

  • Eguerdiko 12:00etan: Barrena Kultur Etxean, Lazkao-Txiki XVIII. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.

Iturria | Ordiziako Iturria

Erlazionatutako sarrerak

Elgoibarko Abeltzain Feria - Baserritarren Eguna

Bihar, abuztuak 29, Elgoibarko Abeltzain Feria eta Baserritarren Eguna ospatuko da San Bartolome jaietako egitarauaren barruan. Egun honetan, abeltzaintza eta baserrien inguruko zenbait ekimen eta lehiaketa egingo dira goiz partetik.

Hona hemen aurtengo Abeltzain Feriaren egitaraua:

  • 9:30etan: Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Udaleko Txistularien Bandak, Nafarroa plazan, harrera egingo diete Ganadu Lehiaketan parte hartuko duten abeltzainei. Jarraian: “BALZOLA ANAIAK” TRIKITILARIEN Kalejira.
  • 10:00etan: GIPUZKOAKO LIMUSIN GANADU lehiaketa.
  • 11:00etan: XXVI. SAGARDO LEHIAKETA ETA DASTATZEA, Foruen plazan.
  • 11:00etan: XXVIII. GAZTA LEHIAKETA ETA SALMENTA, Nafarroa plazan.
  • 12:00etan: ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin.
  • 13:00etan: Ganadu enkantea Aita Agirre plazan.
  • 13:30etan: Gazta lehiaketako irabazleei SARIAK emango zaizkie, Nafarroa plazan.
  • 14:00etan: Sagardo lehiaketako irabazleei SARIAK emango zaizkie, Foruen plazan.
  • 14:15etan: Ganadu Lehiaketako SARIAK banatuko zaizkie abeltzainei, Foruen plazan.
  • 14:30etan: Baserritarren ANAIARTEKO BAZKARIA, Sigma jatetxean, trikitilariek eta bertsolariek girotua.
  • 17:00etan: “BALZOLA ANAIAK” trikitilarien kalejira.
  • 18:00etan: ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin.
  • 18:00etan: SAN BARTOLOMEETAKO XI. HARRI-JASOTZE TXAPELKETA, Foruen plazan (euria bada, Ikastolan).
  • 22:30etan: DJ GAUA, Maalako parkean, DJ Markooz, DJ Rufoh eta DJ David Mk-rekin beste batzuen artean.
  • 23:00etan: GOLDEN APPLE QUARTET taldearen emanaldia, Foruen plazan.

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

zumaia

Datorren larunbatean, abuztuak 29, Gazte Eguna ospatuko da Zumaiako udalerrian. Udaletxeak antolatuta, egun osoan zehar egingo dira gazteentzat zuzendutako zenbait ekimen.

Hona hemen 2009ko Zumaiako Gazte Eguneran egitaraua:

  • 11:00etan: Boskirol gazteak.
  • 11:30etan: Helduen Boskirol (igeriketa-patinak-surfa-piragua-bizikleta).
  • 14:30etan: Bazkari herrikoia.
  • 18:00etan: Koadrilen arteko jolasak.
  • 18:30etan: THE TXORTAIN´S taldearekin kalejira.
  • 21:30etan: EUSKO DANCE ikuskizuna gaztetxoentzat plazan.
  • 22:30etan: KONTZERTUA moilan.

Iturria | Zumaia.net

Erlazionatutako sarrerak

Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin

Irailak 6an, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpiko udalerrian. Egun berezi honetan, artzain-kulturaren iguruko hainbat ekintza antolatzen dira: Gazta lehiaketa, produktuen dastaketa, artisautza azoka, Gipuzkoako ardi okelaren prestaketa eta abar.

Hona hemen 2009ko Gipuzkoako Artzain Egunaren egitaraua:

  • 09:30etan: Dana prest.
  • 10:00etan: Postuak ireki egingo dira.
  • 10:00etatik 10:45etara: Gaztak jasotzeko tartea.
  • 11:00etan: Gipuzkoako Ardi Gaztaren 25. lehiaketa.
  • 11:00etan: Gazta dastaketa popularra (1go. gazta bukatzen den arte).
  • 11:15etan: Gaztagintzaren lehena eta oraina.
  • 11:30etan: Gaztetxoen Gazta Lehiaketa.
  • 11:45etan: Hazarkuma eta aharien enkantea edo intseminatutako aharien alaben erakusketa.
  • 12:00etan: Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 20. lehiaketa.
  • 12:15etan: Ardiak moztea neskak eta mutilak.
  • 12:45etan: Ardi okel banaketa.
  • 13:00etan: Omenaldiak:  Gipuzkoako aiton-amon artzainei. Ameriketan artzaintzan aritutako artzain euskaldunei.

GOIZEAN ZEHAR:

  • Euskal Herriko Ardi Latxa arrazako ardi eta ahari Erakusketa.
  • Artzain txabola baten inguruan, artzaintza inguruko eskulanen eta artisautza erakusketa.
  • Gazta salmenta.
  • Sagardo dastaketa.
  • Gazte eta Helduen Rally Fotografikoa. Ikatza taldea.
  • Herri Bazkaria 14:3etan Jubilatuen egoitzan.

ARRATSALDEAN

  • 17:30etan: Gipuzkoako XLI. Artzain Txakurren Txapelketa Urtatzako Zelaian

Erlazionatutako sarrerak