Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Abuztua . Euskal Herria - Part 2
Artxiboak: Abuztua, 2009

Antzar Eguna - Lekeitio
Irailaren 1etik 8ra bitartean, Lekeitioko San Antolin jaiak ospatuko dira bizkaitar udalerri honetan. San Antolin jaietako egitarauaren barne Antzar Eguna topatzen dugu, Lekeitioko jaien ekitaldirik ospetsuena zalantzarik gabe.

Antzar Egunak 300 urte baino gehiagoko tradizioa du eta herriko portua eguneko protagonista izaten da. Bertan, urtero legez, milaka lekeitiar mahoizko arropaz jantziko dira, brusa urdinarekin eta arrantzaleen koadrozko zapiarekin.

Koadrilak eguneko protagonistak izanda, hainbat gazte txalupa txikietan igo eta banaka, antzarra lepotik hartzen saiatuko dira, ondoren, uretara eroriz. Orduan, talde bat sokatik tiraka hasiko da antzarra igo eta jaitsiz, lepoa moztearen helburuarekin. Euskadiko ikuskizun ezagunenetariko bat dugu honako hau. Gainera, aurten ere, musika eta kale antzezpen ugarirekin osatuko da eguna.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Folk Getxo BBK Jaialdia 2009

Irailaren 3tik 6ra bitartean, Folk Getxo BBK jaialdia ospatuko da Getxoko udalerrian. Nazioarteko Folk Jaialdi honen hogeitabosgarren edizio honetan maila handiko talde eta artistak izango dira ikusgai. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:

KONTZERTU NAGUSIAK (Areetako Geltokia plaza , 21:30)

Osteguna 3

  • Pablo Milanes (Cuba) - Sarrera: 15 €

Ostirala 4

  • La Bottine Souriane (Québec) - Sarrera: 15 €

Larunbata 5

  • Orchestre National de Barbés (Francia-Argelia) - Sarrera: 10 €

Igandea 6 Domingo

  • Oreka TX, Oskorri, Gose, Maddi Oihenart, Niko Etxart, Mikel Urdangarin… - Sarrera : 15 €. Euskal Musika

ARRATSALDEKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 19:00

Osteguna 3

  • ‘O Carolan (Zaragoza) - Sarrera dohainik

Ostirala 4

  • La banda del Pepo (Murcia) - Sarrera dohainik

Larunbata 5

  • Damba (Euskadi) - Sarrera dohainik

Igandea 6

  • Ruaille Buaille (Euskadi - Irlanda) - Sarrera dohainik

MUNDUKO TERRAZAKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 23:15

Osteguna 3

  • Trilla (Catalunya-Andorra) - Sarrera dohainik

Ostirala 4

  • Mauvais Sort (Québec) - Sarrera dohainik

Larunbata 5

  • Dumbala Canalla (Barcelona) - Sarrera dohainik

Informazio guztia | Getxoko Udala

Erlazionatutako sarrerak

La Quinta Estación Donostian izango dugu

Urriaren 10ean, La Quinta Estación taldea izango dugu DonostianSin Frenos” bira barruan zuzeneko kontzertua eskeintzen. Kontzertua Kursaal-ean izango da gaueko 21:00etatik aurrera eta ikuskizun honetan, Natalia Jimenez-en ahotsa entzuteko aukera izango dugu.

Gainera, bost egun geroago (Urriak 15ean) Iruñean izango dira beste kontzertu batean, “Sin Frenos” azken diska aurkezteko.

Erlazionatutako sarrerak

Un Dios Salvaje obra Euskalduna Jauregian

Atzotik eta Irailaren 6ra arte, Un Dios Salvaje antzerki obra ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Obra honen zuzendaria Tamzim Townsend da, arrakasta itzeleko lanak zuzendu izan ditu Euskalduna Jauregia, eta aktore lanetan Aitana Sánchez-Gijón, Maribel Verdú, Pere Ponce eta Antonio Molero izango ditugu eszenatoki gainean.

Tragedia sakona da, baina bertan bizi diren egoerak hain muturrekoak eta errealak direnez, barrez lehertzeko moduko komedia ere bada, eta giza harremanen konplexutasunari buruzko mezu sakona helarazten dio ikusleari. Espainiar Estatuan estreinatu zenetik (urriaren 10ean), emanaldi guztiak publikoz bete-beteta egon dira.

Informazio guztia | Euskalduna.net

Erlazionatutako sarrerak

Baserria

Abuztuaren 28an, San Roke jaien egitarauaren barruan, Baserritar Eguna ospatuko da Laudioko udalerrian. Goizeko 9:00etatik aurrera, baserritarren eta baserri munduari egindako omenaldia ospatuko da non nekazaritza-produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Azokaz aparte, 12:30ean, herri-kirol ikuskizuna egongo da Lamuza Plazan eta, horren ostean, dantzak ikusteko aukera izango da. Herri-bazkariaren ostean, erraldoien eta buruhandien ibilaldia hasiko da 17:00etan erdigunean zehar, txistulariak eta gaita-jotzaileak lagun dituztela. 18:00etan Arabako artzain-txakurren XIII. lehiaketa egingo da.

Hortik aurrera, musikaz beteko dira udalerriko bazter guztiak. 18:00etan Kultur Jaia hasiko da Lamuza Plazan, txalapartariekin, albokariekin, trikitilariekin eta txistulariekin.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak