
Abuztuaren 21tik 23ra bitartean, Bidasoa Folk jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo da. Musika Akustiko, Etniko eta Garaikideko Jaialdi hau Hondarribin, Irunen eta Hendaiako udalerrietan ospatuko da eta guztira zortzi kontzertu eskeiniko dira, dena dohainik.
Abuztuak 21
- AS 3 MARIAS (Portugal)
- 19:00etan HONDARRIBIA
- Arma Plazako- PARADORREAN
- SILK STRING QUARTET (Txina)
- 21:00etan HONDARRIBIA
- Gipuzkoa plazan
- KATIA GUERREIRO(Portugal)
- 22:30etan HONDARRIBIA
- Gipuzkoa plazan
Abuztuak 22
- ANA ALCAIDE TRIO (Gaztela)
- 19:00etan IRUN
- Oiasso Museoko terrazan
- RARE FOLK (Andaluzia)
- 21:00etan IRUN
- Euskal Jai Frontoian
- FAMILHA ARTUSÂ (Gaskoinia)
- 22:30etan IRUN
- Euskal Jai Frontoian
Abuztuak 23
- JOJO BORDAGARAI - TALDEAÂ (Euskadi)
- 21:00etan HENDAIA
- Beltzenia Daniel Ugarte Frontoian
- LE VENT DU NORD (Québec-Kanada)
- 22:30etan HENDAIA
- Beltzenia Daniel Ugarte Frontoian
Informazio guztia |Â Bidasoa Folk
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 20an, Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaren IX. edizioa egingo da Zerainen goiz osoan. Honetara hurbiltzen direnak, Produktu Ekologikorako arauen arabera ekoizturik dauden jaki onenak aurkituko dituzte: Barazkiak, fruta, barazki kontserbak, ogia, eztia, ardoa…
Azokaren inguruan, aurten zenbait tailer prestatuko dira, non kandelak, gozoak zein ohialen tinte naturalak egiten ikus ahal izango dugu. Eguna biribiltzeko, arratsaldean, idi-demak eta aizkolariak izango dira.
Iturria | Zerain.com
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 11tik 12ra bitartean, Belgradeko Antzoki Nazionaleko Baleta izango dugu Bilboko Arriaga Antzokia Queen Margot baleta aurkezteko.
Queen Margot-en emanaldiak arratsaldeko 20:00etan izango dira bi egunetan eta ikuskizun honetaz gozatzeko aukera izan nahi baduzue, sarrerak 9/36 euroren truke salduko dira.
Hona hemen obraren fitxa teknikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza eszenikoa: Krunislav Simic
- Musika: Goran Bregovic
- Liburua (Alejandro Dumas-en liburuaren egokitzapena): Bosko Milin
- Eszenografia: Boris Maksimovic
- Jantziak: Bozana Jovanovic
- Dantzariak: Mila Dragicevic, Konstantin Kostjukov, Constantin Tesea, Milan Rus, Olga Olcan, Nikica Krluc, Aleksandar Ilic, Jovica Begojev…
Iturria | Teatro Arriaga
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 11tik 13ra eta 14tik 17ra bitartean, Aste Kultura ospatuko da Zeraingo gipuzkoar udalerrian. Zazpi egunetan zehar,honako egitaraua jarraituko dute herri honetara hurbiltzen direnak:
IRAILAK 11, OSTIRALA
Arratsaldeko 8etan: Andramari jaietako bideo emanaldia.
IRAILAK 12, LARUNBATA:
- Goizean: Haurren jolasak
- Eguerdian: Ekitaldia
- Ondoren: Triki-poteoa eta herri-bazkaria plazan.
IRAILAK 13, IGANDEA: JUBILATUEN EGUNA
Eguerdiko 13etan: Meza Nagusia Etxeberria eta Agirre bertsolariek eta herriko koruak lagunduta. Ondoren, Ostatu jatetxean bazkaria izango da, ondorengo bertsolarien saioarekin.
IRAILAREN 14ETIK 17RA
Asteko bost egunetan, iluntzeko 8:30etan hitzaldiak izango dira Kultur Etxean:
- Astelehena: Jose Luis Ugartek: “Zeraingo toponimia”.
- Asteartea: Mikel Madinak: “Web 2.0 eta auzolana”
- Asteazkena: Mikel Zalbidek “Gerriko eta gerri buelta” hitzaldia
- Osteguna: Mikel Sarriegik “Goierriko dantzak”
Gainera, irailaren 20an (igandea) Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XIV. azoka egingo da herri honetako kaletan.
Iturria | Goierriturismo.com
Erlazionatutako sarrerak

1984 obra ospetsua, Urriaren 6tik 7ra bitartean ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. The Actors’ Gang-ek (Aktoreen Banda), fundatzaile eta zuzendari artistiko Tim Robbins aktore ospetsuarekin, ‘1984’ekoizpena antolatu du, alegia; George Orwell-en eleberria, Michael Gene Sullivan-en egokitzapen bizkorrarekin.
Ziberespazioa eta airetik zehar darabilten uhinak datu banku unibertsalei, mehatxatutako segurtasunari, zainketa elektronikoari eta gobernuek babestutako terrorismoari buruzko eztabaidez josita dauden garai batean, oso egokia da Winston Smith zorigabearen gorabeherak errebisatzea, Anaia Nagusiak zuzenduriko gizarte totalitario batean.
The Actors’ Gang Los Angelesetako konpainia egonkorrenetariko bat da. 1981ean sortu zen artista arnegari talde baten eskutik, eszenarako lan ausartak eta originalak sortzeko eta klasikoen interpretazio ausartak egiteko helburuarekin.
Obra ingelesez egingo da gaztelaniako azpi tituluekin, eta sarrerak 5,60 / 20 eurotako prezioa izango dute.
Informazio guztia | Teatroarriaga.com
Erlazionatutako sarrerak