
Irailaren 1etik 13ra bitartean, “Los 39 Escalones” antzerki obra izango da ikusgai Bilboko Euskalduna Jauregian. Obra hau, Alfred Hitchcocken klasiko zinematografikoaren antzerki-bertsio barregarri eta ikusgarria daukagu eta Patrick Barlowen egokitzapen dramatikoa da, Jorge de Juan GarcĂak moldatua eta Eduardo Bazok zuzendua.
Lan hau sorpresaz beteta dago, eta ez dio lasaitasun-une bakar bat ere ematen ikusleari, antzezlanak intriga, ekintza eta umorea uztartzen baititu. Eszenatoki gainean Gabino Diego, Diego Molero, Jorge de Juan eta Patricia Conde izango ditugu.
Obra hau ikusteko sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute.
Informazio gehiago | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak
Amaia Montero Bilboko Euskalduna Jauregian izango da Urriaren 26an bere bakarkako lehen diska bilbotarren aurrean aurkezteko. La Oreja de Van Gogh taldea utzi ondoren, bakarkako lehen lan hau oso arrera ona izaten ari du jendartean eta dagoeneko 40.000 diska saldu ditu.
Amaia Montero-ren ahotsa zuzenean entzuteko asmoa baduzu, kontzerturako sarrerrak 27 euro, 30 euro eta 33 eurotako prezioa izango dute. Azkenik, hona hemen “Quiero ser” abestiaren bideoa:
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 18tik Irailaren 6ra arte, “Mi primera vez” antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Obra hau, Internautek egindako ekarpen pertsonalen bidez osatutako lehenengo antzezlana da eta umorez eta lizunkeriaz betetako esperientzia eszeniko harrigarri honek ez du inor epel utziko.
Antzezlan honetan, telebistatik ezagunak diren zenbait aktore ikusiko ditugu: Javier Martin, Miren Ibarguren, Bart Santana, eta Mar Abascal. Natalia Moreno zuzendaritza lanetan izango dugu eta obra ikusteko sarrerak 23 eurotako prezioa izango dute.
Informazio gehiago | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 5tik 12ra bitartean, Fruizko bizkaitar udalerriaren jaiak ospatuko dira. Aurtengoan, herri guztiarentzako primerako egitaraua prestatu dute:
ABUZTUAK 5, EGUAZTENA – BRISKA TXAPELKETA ETA UMEEN EGUNA
- 17:00etan XIX.BRISKA Txapelketa (txokoan)
- 17:00etan hasita HINTXABLEAK
- 20:00etan TXUPINAZOA. Pregoia Lamiñe Abesbatzaren eta Fruizko
- Kirol Taldearen eskutik.
ABUZTUAK 6, EGUENA – SALBADORE EGUNA
- 12:00etan Meza
- 12:30ean Fruizko Abesbatza
- 15:00etan Herri Bazkaria
- 19:00etan Erromeria “LUHARTZ” taldeagaz
ABUZTUAK 7, BARIKUA – KONTZERTU GAUA
- 23:30ean SEI URTE, MAITIPS (Kataluinatik), TRIKIZIO eta DISKOFESTA
ABUZTUAK 8, ZAPATUA – MUS TXAPELKETA
- 17:00etan XXII.MUS TXAPELKETA (Txosnatan)
ABUZTUAK 9, DOMEKA – NEKAZAL AZOKA
- Goizeko 10:00etan hasita, NEKAZAL AZOKA
- 12:30ean BIHURRI AIZKOLARIAREN erakustaldia
- 13:30ean SARI BEREZIA idi onenentzat.
ABUZTUAK 10, ASTELEHENA – SALLEBANTE EGUNA
- 12:00etan Meza San Lorentzo ermitan
- 13:30ean KEPA ETA ROBERTO
ABUZTUAK 11, MARTITZENA – IV TORTILLA TXAPELKETA
- 19:00etan IV Tortilla txapelketa
- 20:30ean Tortillen aurkezpena
ABUZTUAK 12, EGUAZTENA – MUSIKA EGUNA
- 21:00etan Musika eguna
- Ostean, Lunch-a eta Rifa zozketa
Iturria | Fruizko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 6tik Irailaren 6ra bitartean, Mamma Mia! musikal ospetsua egingo da Bilboko Arriaga Antzokian. Ikuskizun hau ikusteko sarrerak 12 eta 55 euro bitarteko prezioa izango dute eta musikalaren sinopsia hauxe da:
Sofiak, ezkontzear dagoen hogei urteko neskatxak, ezkontza ezin hobeto ateratzeko gauza bat lortu nahi du; hain zuzen ere, aita ezagutzea.
Sofi Greziako irla batean bizi da Donna amarekin, eta hara iritsiko dira Sofiren aita izan daitezkeen eta Donaren maitale ohiak izandako hiru gizon. Horrela, nahaste-borraste dibertigarria sortuko da; antzezpena, musika, abestia eta umorea ABBAren abesti ospetsuenekin ezin hobeto nahastuko dira.
Musikalaren zuzendaria Phyllida Lloyd izango da eta interprete lanetan Nina, Marta Valverde, Rita Barber, Georgina LlauradĂł, Daniel Diges, David Castedo eta Carlos Segui.
Informazio guztia | Arriaga Antzokia
Erlazionatutako sarrerak