Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Iraila . Euskal Herria
Artxiboak: Iraila, 2009

Barazkiak
Datorren igandean, urriak 4, Mahuka Eguna ospatzen da Zallan herriko jaien egitarauari amaiera emateko. Mahuka egunean gastronomia izaten da protagonista nagusia eta eskualdeko baserritarrak Zallako erdigunean biltzen dira euren produktuak erakusteko: gazta, ogia, txakolina, eztia, fruta, barazkiak eta landareak.

Aipatzekoa da orain 60 urte baino gehiago egiten hasi ziren baserriko produktuen lehiaketa eta bertako ganaduaren erakusketa. Gainera, goizeko 10:00etan hasten de egitarauaren barruan, txahala errea egiten dute gero pintxoetan banatzeko, eta baita ere herri bazkaria, dantzaldia eta herri-kirolen erakusketa.

Erlazionatutako sarrerak

Errebonbiloen alardea ElorrionIgande honetan, urriak 4, Errebonbiloen eguna ospatuko da Elorrioko udalerrian. Alarde hau urtero ospatzen da urriko lehendabiziko igandean eta askoren ustez, jaiaren jatorrian Lepantoko batailatik (XVI. mendea) bueltan zetozen elorriarren poz adierazpena dago, baina, antza denez, ohiturak lotura handiagoa du aspaldi euskal udalerri askotan zeuden defentsarako talde antolatuekin.

Errebonbiloen alardearen egitaraua goiz-goizetik hasten da eta gaueko 5:00etan goizaldeko kalejira egiten dute herriko gazteek. Eguerdian aldiz, 13:30etan, Durangaldeko Txistulariak eta Berrio-Otxoa Abesbatza egongo dira herriko plazan eta azkenik, arratsaldeko 17:00etan alardea.

Iturria | Elorrio.net

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Datorren larunbatean, urriak 3, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehenengo saioaz gozatzeko aukera izango duguĀ  Zestoako udalerrian. Finalerdietako lehen etapa hau Gurutzeaga pilotalekuan egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:

  • IƱaki Gurrutxaga
  • Uxue Alberdi
  • Odei Barroso
  • Jone Uria
  • Oihana Bartra
  • Miren Artetxe

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen Zestoako finale laurdenetarako sarrerak:

  • Arrunta: 9 €
  • Gaztea: 4 €
  • Bazkidea: 6 €

Txapelketa osorako bonoa:

  • Arrunta: 60 €
  • Gaztea: 25 €
  • Bazkidea: 45 €

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Antolakuntzan | Bertsozale Elkartea

Erlazionatutako sarrerak

Ibarra, Azoka eta Piparra

Igande honetan, irailak 27, “Ibarra, Azoka eta Piparraazoka egingo da Ibarrako udalerrian. Azokaren antolakuntza lanetan Hauspibarra Kultu Elkartea aurkituko dugu eta honetan bi gune ezberdin egongo dira: Emeterio Arrese parkeak Euskal Herriko Piparraren V. Lehiaketa Gastronomikoa hartuko du eta San Bartolome plazan artisautza postuak, kultura-tailerrak eta Ibarrako argazkien erakusketa jarriko dituzte.

Azoka goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo da eta Ibarra bisitatzeko aukera dutenek, bertako produkturik onenetaz gozatzeko aukera izango dute.

Iturria | Ibarrako Udala

Erlazionatutako sarrerak

Erdi Aroko VIII. Azoka Gasteizen

Asteburu honetan, Irailaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizko Erdi Aroko Azokaren zortzigarren edizioa egingo da Arabar hiriburuan. Hiru egunetan zehar, Gasteizko hirigune historikoak Erdi Aroan murgilduta ikusteko aukera izango dugu Artisautzako, gastronomiako eta ostalaritzako salmenta-postuekin eta kalean bertan izango diren antzerki emanaldiekin.

Azokan, produktuen salmentaz aparte, errementariek, zurginek, beiragileek eta okinek antzina euren lana nola egiten zuten erakutsiko dute. Gainera, Erdi Aroan egiten ziren txapelketen antzezpenak egingo dira. Ahiotz plazaren inguruan honako ekintzak egingo dira:

  • Merkatu Kristaua
  • Azoka Arabiarra
  • Merkatu Hebrearra
  • Haurrentzako gunea
  • Gasteizko XIII-XV. mendeetako merkatuen antzezpena.
  • Erdi Aroko Hiriguneko Dendarien Elkartea

Iturria | Gasteizko Udaletxea

Erlazionatutako sarrerak