
Abenduaren 3tik 21era bitartean Cortada jaialdia egingo da Gasteizen, film laburrei eskainitako lehiaketa. Aurtengoan EHUko Arabako Kanpusa arduratuko da antolakuntzaz. Proiekzio guztiak Guridi zinema-aretoetan izango dira, abenduaren 3an, 10ean, 14an, 17an eta 21ean, eta sari-banaketa Jimmy Jazz aretoan egingo dute, urtarrilaren 14an.
Lehiaketaren baitan bi atal egongo dira: ofiziala eta informazio-atala. Ofizialean 35 milimetroko formatuan egindako 24 lan izango dira ikusgai, eta informazio-atalak, aldiz, 14 film bilduko ditu DVD formatuan.
Iturria | Euskadi.net
Informazio guztia | Kultura-araba-ehu.es
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, azaroak 29, Eleanor McEvoy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Eleanor McEvoy irlandako abeslaria da eta Bilbon Singled Out deituriko azken diska aurkeztuko du zuzenean. Singled Out kantariaren bederatzigarren lana bilakatu da eta bertan rock/folk doinuak entzuteko parada izango dugu.
Webgune ofiziala | Eleanor MCevoy
Ondopasan | Musiketan
Erlazionatutako sarrerak

Lau egunez jatetxe handi bilakatuko da Tolosako Zerkausia eta bertan, Txuletoiaren Festa egingo da. Txuleotia izango da honetan protagonista nagusia eta prezio oso baxuan, afari eta bazkari bikainak eskeiniko dira Tolosara hurbiltzen direnentzat.
Tolosako erretegiek kalera aterako dituzte beren parrillak, erretegietako menu tipikoa emateko: txuleta, piperrak, kukuluak, urdaiazpikoa, esparragoak, gazta eta Tolosako postre tipikoak: teilak eta zigarrotxoak, eta xaxuak. Parrillak Zerkausian jarriko dituzte –leku ederra,Oria ibaiaren ertzean– eta aukera izango da ikusteko aditu hauek nola erretzen duten jaki nagusia: txuleta.
Horretaz gain, Tolosako gastronomiako produktuak dastatzeko eta erosteko modua izango da, denek postu bana izango dute eta.
Informazio guztia | Tolosa Gourmet
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 13an, igandea, Santa Luzia azoka egingo da Zumarraga eta Urretxuko gipuzkoar udalerrietan. Santa Luzia egunea, goizetik jarriko dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan eta azokari 8:00etan emango diote haiera.
Urdaneta kalean zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria izaten da, eta nekazaritzako makinen saltzaileak herri bereko La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egoten dira. Bestalde, Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Oilasko eta kapoi lehiaketak hartuko ditu. Urretxuko Iparragirre kalean eta Abenida Berrian zein Zumarragako Trintxeran eta Euskadi Plazan artisauek euren lanak erakutsi ohi dituzte.
Ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan musika talde ugari ibiltzen da giroa alaitzeko. Urretxu eta Zumarragako txistulari, musika bandak eta trikitilariak nonahi aurki daitezke. Hori gutxi balitz, Urretxuko Ederrena pilotalekuak herri-kirolen erakustaldiak (aizkolariak, harri-jasotzaileak) eta profesionalen arteko pilota partidak hartuko ditu. Bukatzeko, Zumarragako Euskadi plazan idi-proben erakustaldia egingo dute.
Informazio guztia | Santalutzi.com
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren igandean, azaroak 29, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalaurrekoa egingo da Donostian. Saio hau Antonio Elortza Belodromoa n egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Maialen Lujanbio
- Jon Maia
- Aitor Sarriegi
- Uxue Alberdi
- Arkaitz Estiballes
- Iñaki Gurrutxaga
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak