
Urtarrilak 8an eta 9an, Motown The Show ikuskizuna egingo da Donostiako Kursaalean eta Bilboko Euskalduna Jauregian. 50eko hamarkadaren bukaeran Ameriketako Estatu Batuetan sortutako diskoetxe bat da Motown. Besteak beste, Stevie Wonder, Marvin Gaye, Diana Ross & The Supremes, The Jackson 5, Smokey Robinson eta The Temptations musika beltzaren izarrak bildu zituen, eta 60ko hamarkadan lortu zuen osperik handiena
Orain, Motown, the Show titulupean prestatu duten ikuskizunari esker, nostalgikoenek garai bateko ikur bihurtu ziren kantak berriz entzuteko abagunea izango dute. Hitzordua urtarrilaren 8an eta 9an izango da, Euskalduna eta Kursaal biltzar-jauregietan, hurrenez hurren.
Hona hemen ikuskizunaren informazio gehiago:
- Urtarrilak 8 - Donostia - 20:30etan - 41/45 euro
- Urtarrilak 9 - Bilbo - 20:00etan - 34/44 euro
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren urteko urtarrilaren 3tik 5ra bitartean, Hamelingo Txirularia lana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Grimm anaiek sortutako pertsonaiaren magiak Arriaga Antzokia hartuko du, familia osoaren gozamenerako, eta honetan bi abesbatza, zazpi bakarlari eta 18 musikari arituko dira agertoki gainean.
Iñigo Casali iruindarrak konposatutako estreinako opera dugu honako hau, baita Nafarroako Ganbera Operak eszenaratu zuen lehenengoa ere. Pablo Ramosek egingo ditu eszena-zuzendari lanak. Aipatzekoa da azken horrek eskarmentu handia duela familiei zuzendutako ikuskizunetan (Ali Baba eta 40 lapurrak).
Sarrerak 12/8 eurotako prezioa izango dute.
Erlazionatutako sarrerak
Urtarrilaren 2an, datorren larunbatean, Urteberriko Feria egingo da Deban. Azoka hau Gipuzkoan egiten den urteko lehen nekazaritza eta abeltzaintza azoka da eta eguneko egitarauak fruitu eta barazki lehiaketa eta gazta lehiaketa ditu nabarmentzekoen artean.
Hona hemen datorren urteko azokaren egitaraua:
- Goizeko 09:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira.
- Goizeko 10:00 etan - Ganadu feria kioskoan
- Goizeko 10:30 etan - Trikitilariekin kalejira
- Goizeko 11:00 etan - Txistulariekin kalejira
- Goizeko 12:00 etan - Debako Musika Eskolako dantzarien emanaldia Jubilatuen Plazan
- Eguerdiko 13:00 etan - “ZUBELTZU” Bertso paperen sari banaketa
- Eguerdiko 13:30 etan - Urte Berri Feriako sari banaketa
- Eguerdiko 13:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira
- Arratsaldeko 17:00 etan - Idi Probak
- Gaueko 22:00 etan - Idi Probak
Iturria | Deba.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteazkenean, abenduak 30, Urte Berriko Kontzertua egingo da Donostiako Kursaalen. Kursaaleko Biltzar Jauregira bertaratzen direnek musika onaz lagunduta urteari agur esateko parada izango dute, Vienan urtero egiten den kontzertu ospetsua eredutzat hartuz.
Strauss Festival orkestrak eta Strauss Festival Ballet Ensemble balletak Johann Strauss Austriako konpositore entzutetsuaren bals, polka eta martxa ezagunenak (hala nola, “Napoleon”, “Enperadorearen balsa”, “Danubido urdina” eta “Radetzky martxa”) ekarriko dituzte gurera. Strauss balsaren “erregetzat” dute askok.
Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 38/44 eurotako prezioa dute.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 28tik 30era bitartean, Juan Tamariz handiaren “Magia Potagia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Trukurik onenak jendaurrean erakusteaz gainera, jolasak (ikusleek zuzen-zuzenean parte hartu ahalko dute) eta hurbileko magia saioa prestatu ditu. 40 urte daramatza Tamarizek magia munduan, eta bere emanaldi guztiei umore ukitu bat ematen die. Oraingo honetan ere, ez da aspertzeko betarik izango. Hiru emanaldi eskainiko ditu gurean, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.
Mundu osoko magorik onenetako bat dugu Tamariz, eta lau hamarkadotan ikusle nahiz kritikarien onespena lortu izan du. Nazioarteko jaialdi askotan sariak eskuratu eta magiaren inguruko hainbat liburu kaleratu ditu.
Erlazionatutako sarrerak