Donostiako 2009ko Danborradarako gutxi falta da eta Donostiako Udalak honi buruzko xehetasunak argitaratu ditu bere webgunean.
Hona hemen aurtengo Danborradararen egitarauaren zenbait aspektu:
Helduen Danborrada
- Aurten hirietako auzo guztietatik desfilatuko duten helduen 105 danborrada izango ditugu. Hiriko Erdialdeak 21 danborrada ditu, eta beraz, hiriari danborrada gehien ekarriko dizkion auzoa da; Erdialdearen ondoren, Alde Zaharra, 18 danborradarekin, eta horren ondoren, Gros, 17rekin.
- Guztira bost danborrada berri sartuko dira: Berio Futbol Taldea, Mundaiz, Jakintzako Gurasoen Danborrada, Goazen Erreala eta Bera Bera Rugby Taldea.
- Aurten, guztira parte hartuko duten pertsonen kopuruak apur bat gora egin du: Aurten, 12.133 parte-hartzaile desfilean, eta iaz, 11.466.
- Guztira 3.139 pertsonak joko dute danborra, eta 6.149 pertsonak upela jotzeko ardura edukiko dute. Gainerakoak tabernariak, gastadoreak, musikariak, eta abar izango dira.
Haurren Danborrada:
- Aurten, Haur Danborrada aurkezteko jaialdia Victoria Eugenia antzokian izango da, urtarrilaren 19an, astelehenean, 12:00etatik aurrera.
- Urtarrilaren 20ko Haur Danborradan 45 ikastetxek eta elkartek hartuko dute parte. Horietatik, 7k 2 konpainia dituzte.
- 4.705 haurrek hartuko dute parte Haur Danborradan, (iaz baino gehixeago, 39 parte-hartzaile gehiago); horietako 2.233 mutilak dira (% 47,46) eta 2.472, neskak (% 52,53).
- Datozen egunetan hiriko kaleetan desfilatuko duten Haur Danborrada guztiak batuz, 7.000 haur inguru izango ditugu aurten.
Informazio guztia Donostiako Udalaren webgunean aurkitu dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] 2009ko Donostiako Danborrada [...]
[...] 2009ko Donostiako Danborrada [...]
[...] 2009ko Donostiako Danborrada. [...]