
Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, urtarrilak 17, Elliot Murphy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Kontzertu honetan,Ā New York-eko bakarlariaren azken disken abestiak entzuteko parada izango dugu, Notes From the Underground (2008) eta Elliot Murphy sings Dylan (2009), baina baita ere betiko klasikoak.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 17an, Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaal Jauregian. Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Alemaniako orkestrarik ezagunenetako bat, 1923. urtean sortu zen eta Donostian eskeiniko duten ikuskizunan Richard Straussen āHeriotza eta itxuraldaketaā eta Wagnerren āWalkyria (lehendabiziko ekitaldia)ā lanak joko dituzte.
Kursaal Fundazioak antolatuta, musika klasikoa gustuko dutenen elkargune bihurtuko da beste behin Donostiako Biltzar Jauregia. Sarrerak 10-48 eurotako prezioa izango dute eta kontzertua gaueko 20:00etan hasiko da.
Iturria | euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 17an eta 18an, San Anton azoka ospatuko da Amurrioko eta Mungiako bizkaitar udalerrietan. Mungian urtarrilaren 18rako antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketaren XIV. edizioa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.
Bestaldetik, Amurrion (urtarrilaren 17an) bertako produktuen, sukaldeko tresnen, zuhaitzen eta era guztietako landareen erakustoki bihurtuko da. ainbat jaki (gazta, ogia, eztia eta kontserbak, esaterako) salduko dituzte erakustokietan, eta horrez gainera, bitxiak, saskiak, eskulanak eta artilezko arropa ere eskuratzeko parada izango dute bisitariek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Urtero egiten den bezala, Urtarrilaren 17an, jatorrizko deituradun txakolin-uzta berriaren aurkezpena egingo da Getariako udalerrian. Txakolin Egunari hasiera emateko, meza egingo dute San Salvador elizan. Ondoren, iazko uztaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute Getariako pilotalekuan, eta hara bertaratzen direnek 1.000 botila txakolin baino gehiago dastatzeko aukera paregabea izango dute.
Arratsalderako herri-kirolen (aizkolariak eta harri-jasotzaileak) erakustaldiak antolatu dituzte, eta musikak eta bertsoek ospakizuna girotuko dute.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, Goi Mendiari Buruzko Jardunaldien XIV. edizioa egingo da Gasteizen. Jardunaldietarako sarrera librea izango da eta zenbait hitzaldi egingo dira:
CAJA VITAL KUTXA ARETOAN
Urtarrilak 18
- Gaia: Vida entre las estrellas
- Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret
Urtarrilak 20
- Gaia: Noche heladas en el Kanchenjunga
- Hizlaria: Alberto Zerain
Urtarrilak 21
- Gaia: The Asgard project: Escalada y salto base
- Hizlaria: Carlos Suarez
Urtarrilak 22
- Gaia: Cho-Oyu 2009: Expedicion alavesa.
- Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo
EsESTADIO S.D ARETOA
Urtarrilak 18
- Gaia: MontaƱa y discapacidad, un mundo de posibilidades.
- Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret
Urtarrilak 20
- Gaia: Los dos Kangchenjungas
- Hizlaria: Alberto Zerain
Urtarrilak 21
- Gaia: Alpinismo y salto base, una evolucion natural.
- Hizlaria: Carlos Suarez
Urtarrilak 22
- Gaia: ¿Ochomiles faciles? Nuestra filosofia y ética.
- Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo
Iturria | Kiroldegi
Erlazionatutako sarrerak