
Amurriok Begibistan jaialdiaren 4. edizioa hartuko du maiatzaren 26tik 29ra bitartean. Aipatzekoa da Euskadin ekoitzitako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra dela honako hau. Antolakuntzak 91 lan jaso ditu aurtengoan, eta horietatik 36 hautatu ditu sail nagusietan parte hartzeko. Hala, 14 film labur lehiatuko dira Ofibistan lehiaketako sail ofizialean, eta 22 lanek hartuko dute parte Infobistan sail informatiboan. Nabarmentzekoa da, halaber, Ofibistan sailean Telmo Esnal eta Koldo Almandoz euskal zuzendari ezagunen film laburrak izango direla ikusgai.
Aurretiaz aipatutako atalez gainera, honako hauek aurki ditzakegu Begibistan jaialdiaren baitan: Freakybistan, Gaztebistan, Txikibistan, Superbistan, Festibistan eta Luzebistan. Bestelako jarduerak ere antolatu ohi dituzte, hala nola, erakusketak, kontzertuak eta film emanaldi bereziak.
Informazio guztia | Begibistan
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 10etik uztailaren 1ra arte, Gazteen Antzerki Topaketaren XXII. edizioa ospatuko da Donostian. Egia eta Lugaritz Kultur Etxeek, Kontadores Gaztelekuak eta Antzoki Zaharrak oihalak altxatuko dituzte “XXI. Gazteen Antzerki Topaketari” harrera egiteko eta 3 euroren truke, primerako obrak ikusteko aukera izango dugu.
Hona hemen aurtengo Gazteen Antzerki Topaketaren egitaraua:
Maiatzak 10, astelehena:
- 20:00etan: Gazteszenan.
- Taldea: Le Mamelon Fantastique.
- Obra: “Bernardito”
- Hizkuntza: Gaztelania.
Maiatzak 12, asteazkena:
- 18:30etan: Gazteszenan.
- Taldea: Sudur Gorri (Santo Tomas Lizeoa).
- Obra: “3,2,1… Moztu!”
- Hizkuntza: Euskara.
Maiatzak 13, osteguna:
- 20:00etan: Gazteszenan.
- Taldea: Zurriola Antzerki Eskola.
- Obra: “Lisistrata”
- Hizkuntza: Euskara.
Maiatzak 15, larunbata:
- 20:00etan: Antzoki Zaharrean.
- Taldea: Teatreruak.
- Obra: “Hau komeria”
- Hizkuntza: Euskara.
Maiatzak 16, igandea:
- 20:00etan: Antzoki Zaharrean.
- Taldea: Ezezagunok.
- Obra: “El Kiosko”
- Hizkuntza: Gaztelera.
Maiatzak 18, asteartea:
- 20:00etan: Antzoki Zaharrean.
- Taldea: Espresiogunea 1 (UPV/EHU).
- Obra: “Ñaque, o de piojos y actores”
- Hizkuntza: Gaztelera.
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 4aren hurrengo igandean, Santikutz jaien egitarauaren baitan, Mirandaola Eguna ospatuko dute Legazpin. Urtero legez, jai giroa eta tradizioa izango dira eguneko protagonista nagusiak. 10:30ean Mirandaolako Gurutze Donea aterako dute prozesioan, parrokia-elizatik Mirandaolako baselizaraino (Telleriarte auzoa). Bertako agintariek hartuko dute parte, dantzariak, txistulariak eta legazpiarrak lagun dituztela.
Meza bukatutakoan ezpata-dantza dantzatu eta burdinola martxan jarriko dute. Egun horretan burdinola bisitatzea doakoa izango da, eta bertaratzen direnek olagizonek XVI. mendean burdina nola lantzen zuten ikusteko parada izango dute.
Aurrekoaz gainera, Mirandaolako Miraria gogora ekartzeko herriko umeek antzezlana prestatu dute. Kondairaren arabera, 1580an Mirandaolako olagizonek bekatu larria egin zuten: igandean, Jaungoikoak atsedenerako aukeratu zuen egunean, lan egin zuten. Egun osoa lanean eman ostean, burdinazko gurutze txiki bat bakarrik lortu zuten.
Arratsalde partean herrira itzuli baino lehen, herri-bazkaria, jolasak eta musika emanaldiak prestatu dituzte.
Informazio guztia | Lenbur | Legazpiko Udala
Erlazionatutako sarrerak