Artxiboak: Ekaina, 2010

blues-hondarribia

Lau egunetan zehar Hondarribia blues-aren hiriburu bihurtuko da. Munduko talde hoberenak izango dira bertan eta bazter guztietan musika mota hau entzuteko eta gozatzeko aukera paregabea izango dugu; antolaturiko kontzertu guztiak dohanik izango direlarik.

informazioa eta egitaraua | hondarribia blues

Erlazionatutako sarrerak

zapato-azule

Urtero bezala, ekaineko azken larunbatean Zapato Azule jaia ospatuko da, kasu honetan ekainaren 27an. Radixu Irratiak antolatuta, goizean goizetik hasten dira ekitaldiak, aspaldian ohiko bihurtu den Dinamartxa bizikleta martxarekin. Dina Bilbao herriko kirolaria zenaren omenez korritzen den proba Tolosan hasiko da 09:00etan eta 14:15 inguruan helduko da. Ez dira faltako umeentzako jolasak eta ikuskizunak, ezta nagusienentzako jarduerak, musika, antzerkia eta dantzekin, besteak beste.

Egunean zehar kamiseta azoka egongo da zabalik eta Euskadiko kamiseta lehiaketa egingo da. Dena dela, egun honetako ezaugarririk nabarmenena jende guztia mahoizko alkandorekin jantzita izango dela da, arrantzaleen erara. Jai giroa nagusi izango da herriko bazter guztietan.

iturria | Ondarruko Udala

argazkia | flickr Bidasoatik

Erlazionatutako sarrerak

arizkun

Ekainaren 23an, asteazken eguerdiko 12:00etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Arizkungo San Juan jaiak.

Zehazki, 12:00etan Dianak, txupinazoa eta gazteen luntxa izanen dira.

13:00etan Txopo goratzea eginen dute.

14:00etan Txopo goratzaileen bazkaria.

17.30ean Jinkana, herriko gazteen artean.

21:00etan Soka dantza. Iluntzean San Juan Suak eta ezkil jotzea. Ondotik antzerkia.

23:00etan Baztan zopak.

Gauerdian hasita, dantzaldia Agerralde akordeolariarekin.

05:00etan Zinger jatea.

San Juan Eguna

Ekainaren 24an, ortzegunean, San Juan Eguna ospatuko dute.

10:00etan Dianak.

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan Mutil dantzak eta herriko luntxa. Ondotik herriko haurren dantza erakustaldia.

17:30ean eskuz banakako pilota partidua: 3. eta 4. postue jokuan. Ondotik eskuz banakako pilota txapelketaren finala jokatuko da.

18:30ean Antzara jokua.

19:30ean Tortilla patata lehiaketa.

20:00etan dantzaldia Agerralde akordeolariarekin.

22:00etan Mutil dantza eta gaita. Ondotik afaria, bakotxa bere tortilla patatarekin.

Gauerditik aitzinera dantzaldia Agerralde akordeolariarekin.

05:00etan Gasna jatea.

Haurren Eguna ortiralean

Ekainaren 25ean, ortziralean, Haurren Eguna ospatuko dute Arizkunen.

10:00etan Dianak.

12:30etik 13:30era Haurrendako puzgarriak eta kars.

14:00etan haurren bazkaria.

15:30etik 17:30era haurrendako puzgarriak eta kars.

16:30ean Plater tiroketa Bagordin.

17:30ean haurrendako tailerra.

19:00etan Txokolatada.

19:30ean Triki poteoa, herriko trikitilariekin.

20:00etan dantzaldia trikitilariekin.

21:30ean Mutil dantzak eta gaita.

23:00etan Kontzertuak.

01:00etan Dantzaldia trikitilariekin.

05:00etan Ziztor jatea.

Zikiro jate eguna larunbatean

Ekainaren 26an, larunbatean, zikiro jate eguna izanen dute Arizkunen.

10:00etan Dianak.

11:00etan Mus iñezture.

14:00etan Zikiro jatea.

Ondotik herri poteoa Igandea txarangarekin.

20:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

22:00etan Mutil dantzak eta gaita.

00:30ean Gaupasa Trikidantz taldearekin.

05:00etan Zinger jatea.

iturria | ttipi ttapa

Erlazionatutako sarrerak

erakusketa-erdi-aroa

Hondarribiako Zuloaga Etxean oraindik 2009ko Erdi Aroko Azokaren omenez eginiko argazki erakusketa martxan darrai. Ekainaren 1ean jarri zute martxan eta hilabete bukaeraraino ikusteko aukera izango dugu.

Zuloaga Etxeko ordutegiak honakoak dira:

  • Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
  • Larunbatak: 10:00 - 13:00.

iturria | Hondarribiko Udaletxea

Erlazionatutako sarrerak

arabaeuskaraz10Ekainaren 20an, igandea, Araba Euskaraz jaialdia aurrera eramango da Aguraingo herrian. Euskararen aldeko jai arabatarran ekitaldi ezberdinak izango ditugu goiz goizetik hasita.

Araba Euskaraz 4 gune ezberdinetan banatzen da, gunearen arabera ekitaldi ezberdinak ikusteko aukera izango dugularik.

Musika kontzertuei dagokionez, hauek 4.gunean izango dira eta talde ospetsuenak Sexty Sexers eta Betagarri izango dira, hala ere beste zenbait talde ikus entzuteko aukera izango dugu.

Autobus zerbitzu bereziak ere antolatu dituzte Gasteiz nahiz Iruñeatik joan ahal izateko.

webgune ofiziala | Araba Euskaraz

Erlazionatutako sarrerak