Miguel Salvador Quartet - 365 jazz bilbao

Aste honetan, 365 Jazz Bilbao ekimenaren barruan, Miguel Salvador Quartet taldearen kontzertuetaz gozatzeko aukera izango dugu. Bilbon emango dituzten bi emanaldiak Maiatzaren 29an eta 30an izango dira gaueko 22:30etatik aurrera, Hotel Indautxun.

Miguel Salvador gitar-jole bilbotarra da eta gaur egun, Getxoko Andres Isasi Jazz Eskolan eta Deustuko Mr Jam-en aritzen da irakasle lanetan. Taldearen burua den Miguel Salvadorrek, hurrengoko taldekideak ditu eszenatoki gainean:

  • Jonathan Hurtado (piano)
  • Gonzalo Tejada (kontrabaxua)
  • Hasier Oleada (batería)

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun