Dakizuenez, Martxoaren 20tik 27ra, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatuko da: ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE. Zinemaldiaren hasiera, Basauriko Social Antzokian izango da Ostiral honetan arratsaldeko 20.00etan, Basauriko Alkatearen laguntzarekin egingo den festa berezian.
Hortik aurrera, nazioarteko zenbait artisten animazio lanak aurkeztuko dira Bizkaiko zortzi areto ezberdinetan:
- Social Antzokia (Basauri)
- Kultur Ibaigane (Basauri)
- Multicines 7 (Bilbao)
- Fnac (Bilbao)
- Max Ocio (Barakaldo)
- UPV/EHU (Leioa)
- Andres Isasi (Getxo)
- Ategorri-Tartanga (Erandio)
AnimaBasauri-AnimaBasque zinemaldiaren egitarauan luzemetrai eta laburmetai lehiaketak, animazio ikasgelak, atzeraberiak edo umeentzako animazioa bezalako ekintzak egongo dira. Hona hemen egitarau osoa jeisteko aukera: (klik egin argazkian):
Webgune Ofiziala | AnimaBasauri - AnimaBasque
Erlazionatutako sarrerak





Atalak:
Etiketak:
