Datorren Igandean, Maiatzak 24, Arabako Mendialdeko Udaberriko Azoka egingo da Antoñanako hiribilduan (Kanpezu). Azoka honetan egiten den ekimen garrantzitsuenetarikoa Ezti lehiaketa izante da, Arabako eskualde honetan ekoizten den ezti bikainak Eusko Labela duelako.
Ezti lehiaketaz aparte, artisau-produktuak erosteko zein dastatzeko aukera izango dute azokara etortzen direnak eta honen egitarau ofizialaren barruan, haurrentzako jolasak, herri-bazkaria, GEBNA Arabako Espeleologia Taldeak prestatutako erakusketa eta trikitilariak izango dira.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
