Arabako Pintxo TxapelketaApirilak 3tik 20ra, Arabako Pintxo Txapelketa egingo da Araban zehar banaturiko 72 establezimendutan. Arabako Pintxo Txapelketaren 7 edizio honetan ospe handia duten sukaldariek parte hartuko dute, Ferran Adria edo Juan Mari Arzak adibidez, eta final handia Europa Jauregian izango da Apirilak 20an.

Nahiz eta txapelketan parte hartuko duten taberna gehienak Gasteizen egon, Arabako beste sei udalerri egongo dira lehia honetan sartuta:

  • Gasteiz
  • Murgia
  • Uribarri Ganboa
  • Elorriaga
  • Oto Goien
  • Kexaa
  • Guardia

Establezimendu bakoitzak bi pintxo aurkeztuko ditu, oso prezio merkean: pintxo baten prezioa 2 eurokoa izango da, eta bi pintxoren truke, aldiz, 3,80 euro ordaindu beharko dute mahaikideek.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

3 Erantzun
Ondopasa

[...] Arabako Pintxo Txapelketaren inguruko zenbait xehetasun azaldu genituen eta gaur berriz, Bizkaiko hiriburuaren [...]

Ondopasa
Ondopasa

[...] Arabako Pintxo Txapelketa [...]

Ondopasa
Sareblog - Lo mejor de la semana (12-04-2009) | Sareblog-(e)k esan zuen | Apirila 13, 2009 @ 8:37
Ondopasa

[...] Arabako Pintxo Txapelketa [...]

Ondopasa
Sareblog - Lo mejor de la semana (12-04-2009) | Asier Lozano-(e)k esan zuen | Apirila 14, 2009 @ 7:07
Erantzun