Artzain Eguna Ordizian

Datorren asteazkenean, Apirilak 15, Artzai Egunaren 15. edizioa egingo da Ordiziako Gipuzkoar udalerrian. Egun osoan zehar, artzain munduari egingo zaio omenaldi Ordiziako alde zaharretako kaletan eta progagonista nagusiak artzaintza, artzainak eta gaztak izango dira hainbat ekitaldietan.

Gainera, egun honetan Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da eta gazta eta Goierriko produktuak saltzeko saltokiak jarriko dira. Hona hemen Ordiziako Artzain Egunaren egitaraua:

  • 9.00 h.- Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan. Eusko Labela duen esne bildotsa burruntzian prestaketa, Karlos Ibarrondok egina, Garagartza Plazan.
  • 11.00 h.- Artaldeak igaroko dira Gune Historikoaren barrena.
  • 11.15 h.- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala,  D´elikatuz zentroan. Luis Angel Plágaro, Gasteizko “La Cocina de Plágaro” jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria. Aldez aurretik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Farmazia Fakultateko Idiazabal gaztaren talde ikertzailea omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango zaizkie Luis Vivente Larrarte gaztandegiari eta Jon Zuazo artzai ekoizleari.
  • 11.30 h.- Gazta egitea, Garagartza plazan.
  • 11.30 h.- Eusko Labela duen burruntzian erretako esne bildotsaren dastatzea, Garagartza plazan, Aspanovas-Gipuzkoa Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen alde.
  • 12.15 h.- Ile-mozte erakustaldia, GaragartzapPlazan.
  • 13.00 h.- Lehiaketen garaikur-banaketa, garagartza Plazan.
  • 17.00 h.- “Idiazabal Gazta sukaldean” saioa. Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko arduradunak, Idiazabal gaztarekin presta daitezken hainbat errezeta emango ditu D´Elikatuz zentroan. Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza-produktuen saltokiak jarriko dira eta trikitilariek eta dultzainajoleek alaituko dute herria.

Informazio guztia | Ordiziako Udala

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun 1
Ondopasa

[...] Artzain Eguna Ordizian [...]

Ondopasa
Sareblog - Lo mejor de la semana (12-04-2009) | Asier Lozano-(e)k esan zuen | Apirila 14, 2009 @ 7:07
Erantzun