
Amurriok Begibistan jaialdiaren 4. edizioa hartuko du maiatzaren 26tik 29ra bitartean. Aipatzekoa da Euskadin ekoitzitako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra dela honako hau. Antolakuntzak 91 lan jaso ditu aurtengoan, eta horietatik 36 hautatu ditu sail nagusietan parte hartzeko. Hala, 14 film labur lehiatuko dira Ofibistan lehiaketako sail ofizialean, eta 22 lanek hartuko dute parte Infobistan sail informatiboan. Nabarmentzekoa da, halaber, Ofibistan sailean Telmo Esnal eta Koldo Almandoz euskal zuzendari ezagunen film laburrak izango direla ikusgai.
Aurretiaz aipatutako atalez gainera, honako hauek aurki ditzakegu Begibistan jaialdiaren baitan: Freakybistan, Gaztebistan, Txikibistan, Superbistan, Festibistan eta Luzebistan. Bestelako jarduerak ere antolatu ohi dituzte, hala nola, erakusketak, kontzertuak eta film emanaldi bereziak.
Informazio guztia | Begibistan
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 10etik uztailaren 1ra arte, Gazteen Antzerki Topaketaren XXII. edizioa ospatuko da Donostian. Egia eta Lugaritz Kultur Etxeek, Kontadores Gaztelekuak eta Antzoki Zaharrak oihalak altxatuko dituzte “XXI. Gazteen Antzerki Topaketari” harrera egiteko eta 3 euroren truke, primerako obrak ikusteko aukera izango dugu.
Hona hemen aurtengo Gazteen Antzerki Topaketaren egitaraua:
Maiatzak 10, astelehena:
- 20:00etan: Gazteszenan.
- Taldea: Le Mamelon Fantastique.
- Obra: “Bernardito”
- Hizkuntza: Gaztelania.
Maiatzak 12, asteazkena:
- 18:30etan: Gazteszenan.
- Taldea: Sudur Gorri (Santo Tomas Lizeoa).
- Obra: “3,2,1… Moztu!”
- Hizkuntza: Euskara.
Maiatzak 13, osteguna:
- 20:00etan: Gazteszenan.
- Taldea: Zurriola Antzerki Eskola.
- Obra: “Lisistrata”
- Hizkuntza: Euskara.
Maiatzak 15, larunbata:
- 20:00etan: Antzoki Zaharrean.
- Taldea: Teatreruak.
- Obra: “Hau komeria”
- Hizkuntza: Euskara.
Maiatzak 16, igandea:
- 20:00etan: Antzoki Zaharrean.
- Taldea: Ezezagunok.
- Obra: “El Kiosko”
- Hizkuntza: Gaztelera.
Maiatzak 18, asteartea:
- 20:00etan: Antzoki Zaharrean.
- Taldea: Espresiogunea 1 (UPV/EHU).
- Obra: “Ñaque, o de piojos y actores”
- Hizkuntza: Gaztelera.
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 4aren hurrengo igandean, Santikutz jaien egitarauaren baitan, Mirandaola Eguna ospatuko dute Legazpin. Urtero legez, jai giroa eta tradizioa izango dira eguneko protagonista nagusiak. 10:30ean Mirandaolako Gurutze Donea aterako dute prozesioan, parrokia-elizatik Mirandaolako baselizaraino (Telleriarte auzoa). Bertako agintariek hartuko dute parte, dantzariak, txistulariak eta legazpiarrak lagun dituztela.
Meza bukatutakoan ezpata-dantza dantzatu eta burdinola martxan jarriko dute. Egun horretan burdinola bisitatzea doakoa izango da, eta bertaratzen direnek olagizonek XVI. mendean burdina nola lantzen zuten ikusteko parada izango dute.
Aurrekoaz gainera, Mirandaolako Miraria gogora ekartzeko herriko umeek antzezlana prestatu dute. Kondairaren arabera, 1580an Mirandaolako olagizonek bekatu larria egin zuten: igandean, Jaungoikoak atsedenerako aukeratu zuen egunean, lan egin zuten. Egun osoa lanean eman ostean, burdinazko gurutze txiki bat bakarrik lortu zuten.
Arratsalde partean herrira itzuli baino lehen, herri-bazkaria, jolasak eta musika emanaldiak prestatu dituzte.
Informazio guztia | Lenbur | Legazpiko Udala
Erlazionatutako sarrerak

Urterik urte magia, artea, barreak eta txaloak izaten dira nagusi Leioako Umore Azokan. Lau egunez antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak eta clown pailazoen, akrobaten eta malabaristen emanaldiak eskainiko dituzte berriro Bizkaiko udalerriko kaleetan. Aurten 11. edizioa egingo dute, maiatzaren 20tik 23ra.
Konpainien, enpresa banatzaileen, programatzaileen eta kazetarien elkargune bihurtzen da urtero Umore Azoka; berriro ere ideiak trukatzeko, euren lanak erakusteko eta emanaldiak hitzartzeko parada izango dute horiek guztiek.
Informazio guztia | Leioako Umore Azoka
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Hamalau urtez, 1984tik 1998ra bitartean, Zaldiaran jatetxeak Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra antolatu zuen; ezbairik gabe, Europako gastronomia-ekitaldi ospetsuenetako bat izan zen hura. Izen handiko sukaldariek (hala nola, Juan Mari Arzak, Alain Ducasse eta Michel Bras) euren abilezia erakutsi zuten biltzarrean. Hori gutxi balitz, beste hainbat chef (Ferran Adrià , Sergi Arola eta Andoni Luis Aduriz, adibidez) jendartean ezagutarazteko balio izan zuen. Iaz Zaldiaran jatetxeak biltzarra berriro antolatzea erabaki zuen, eta aurten ere egitarau zabala prestatu du, goi sukaldaritza gustuko dutenen gozamenerako.
Apirilaren 19tik 22ra bitartean Ferran Adria, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Joan Roca sukaldari entzutetsuak bilduko dira Europa Biltzar Jauregian, besteak beste, euren jakinduria bertaratzen direnekin partekatzeko. Kontinente Zaharreko chef ospetsuenetako batzuk ere han izango dira, tartean, Rene Redzepi, William Ledeuil, Jean-François Piège eta Enrico eta Roberto Cerea.
Horietako askok, gainera, bazkariak eta afariak prestatuko dituzte Gasteiz hiribidean dagoen Zaldiaran jatetxean. Menuen prezioa 180 eurokoa izango da. Oraingo honetan Martin Berasategui Donostiako sukaldariari emango diote “Zilarrezko Txanoaâ€.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak