Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Gautxori . Euskal Herria - Part 4
Artxiboak: Otsaila, 2010

Boilurra

Arabako Mendialdeko gastronomiak betidanik izan du lotura hertsia boilur beltzarekin. Horregatik, hain zuzen, eskualde hori Arabako Boilur Beltz azokaren hirugarren edizioa hartzeko oso toki aproposa da. Gastronomia onaren zaleek otsailaren 21ean izango dute hitzordua, Maeztun.

Aste bat lehenago, “Luis Manso” Pintxo Txapelketa hasiko da; Arabako Mendialdeko eta Arabako Errioxako 15 jatetxe lehiatuko dira ekitaldi horretan. Sariak azokaren egun berean banatuko dituzte.

Hilaren 21ean herrixka horretara bertaratzen direnek tokiko eta kalitate-labela duten produktuak eskuratzeko parada izango dute. Horrez gainera, Juanjo Martinez de Viñaspre eta Edorta Lamo (A Fuego Lento jatetxea) izen handiko sukaldariek etxeko errezetetan boilurra erabiltzeko jarraibideak emango dituzte.

Eguneko egitarauan honako jarduera hauek ere aurki ditzakegu: pintura eta nekazaritzako makineria erakusketak, ongintzazko enkantea, dastatze-saioak, musika emanaldiak, antzerki-formako bisitak eta txakurren laguntzaz boilurrak bilatzeko txangoak, besteak beste.

Erlazionatutako sarrerak

Zinemastea 2010

Zinemastea 2010

Zinemastea Gasteizera itzuliko da, garai berrietara egokituta. Hori horrela, Zinemastea v.2 sei eguneko topaketak ikus-entzunezko mundua ulertzeko era berriak izango ditu ardatz. Besteak beste, lengoaia berriak, formatu digitalak eta ikus-entzunezkoen eta beste diziplina artistikoen arteko harremana aztertzen duten proposamenak jorratuko dituzte. Profesional gazteekin topaketak ere antolatu dira, eta, noski, Euskadin egindako zinemak oso tarte berezia izango du egitarauaren barruan.

Euskal film luze berrienetako batzuk ikusteko abagunea izango da: Miguel Angel Jimenezen Ori (Zinemaldian aurkeztu zuten eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartuko du 2010ean), Sukalde kontuak umorezko pelikula (Aizpea Goenaga ezagunak zuzendutako lehendabiziko film luzea) eta Pagafantas Borja Cobeagaren film arrakastatsu eta dibertigarria.

Halaber, Zinemastea v.2 jaialdiak El cosmonauta izeneko proiektu berritzailea eskainiko du; lan horretan, Internet eta ikusleen parte-hartzea oso lotuta doaz.

Azkenik, bi tailer interesgarri prestatu dituzte aurtengoan. Nacho Vigalondo -2004an Oscar sarietarako izendatu zuten- gaur egungo zinemak eskaintzen dituen aukeren inguruan arituko da, eta Riot Cinema Collective ekoizpen-etxeko kideek “transmedia” deritzon kontzeptua zer den azalduko digute.

Iturria | euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Gasteizko Inauteriak 2010
Otsailaren 13tik 16ra bitartean, inauteriak ospatuko dira arabako hiriburuan. Gasteizko Inauterien aurtengo egitaraua hauxe izango da:

OTSAILAK 13, LARUNBATA

  • 13:00 Gasteizko margolariak Geltoki plazara iritsiko dira trenez.
  • 13:15 Ibiltariari mozorroa janztea, Arka plazan.
  • 13:30 Inauterietako pregoia Indarra Euskal Kultur Elkartearen eskutik, Espainia plazan.
  • 16:30 Gasteizko VIII. Mozorro Lehiaketako parte hartzaileak elkartzea eta desfilatzea, Probintzia plazan.
  • 17:00 Gasteizko VIII. Mozorro Lehiaketa, Andre Maria Zuriaren plazan.
  • 18:30 Karroza eta konpartsak elkartzea, Legutianoko atean.
  • 19:00 Inauteri konpartsen desfilea.
  • 19:30 “Sasi guztien gainetik” izeneko euskal dantzen ikuskizuna, Indarra Euskal Kultur Elkartearen eskutik.
  • 23:00 - 3:00 Gau dantza Espainia plazan, “La dama orquesta” taldearen eskutik.

OTSAILAK 14, IGANDEA

  • 11:30 Karroza eta konpartsak elkartzea, Legutianoko atean.
  • 12:00 Inauteri konpartsen desfilea.
  • 17:30 “Torrada” dantzaldia, Espainia plazan, “DENIS BAND” taldearen eskutik, eta INAUTERIETAKO 1.000 TORRADA banatuko dira (ezinbestekoa da maskara edo mozorroa eramatea).

OTSAILAREN 16, ASTEARTEA

  • 17:30-21:00 Gazteentzako sardinaren gau dantza, Espainia plazan, “Oasis musical show” taldearen eskutik.
  • 19:30 2010eko Inauterietako konpartsei oroigarriak ematea.
  • 20:00 Sardina erretzea, Espainia plazan.

Erlazionatutako sarrerak

Patata Azoka
Haste The Day egingo dute aurten Espejon. Goiz osoan zehar, Arabako herrixka horretara bertaratzen direnek kalitate handiko patatak erosteko parada izango dute. Gainera, eskualdeko pertsona ezagun bati omenaldia egingo diote.

Halaber, Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak dastatze-saioa prestatu du, gastronomia onaren zaleen gozamenerako. Baina Patataren Azoka ez da bakarrik gastronomia alorrera mugatzen: artisau-lanak ere eskura daitezke bertan. Aurrekoaz gainera, honako jarduera hauek izango dira egitarauaren baitan: erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak, herri-kirolen erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak, besteak beste.

Gure gastronomian garrantzi handia duten bi jaki hazten dituzte Gaubean: patata eta boilurra. Eusko Labela duen Arabako Patata Espainiako Estatu osoan ospetsua da.

Bestalde, boilurra gaur egungo produkturik preziatuenetako bat da. Sukaldaritzako maisuek askotan erabili ohi dute euren platerei ukitu berezia emateko. Abendutik otsailera bitartean, jaki hori hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatu dituzte Gaubean. Informazio gehiagorako 945 353 040 telefono-zenbakira deitu.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Aratusteak 2010 - Bilbo Sutan, Bilboko konpartsekin

2010eko aratusteak hortxe bertan ditugu eta Bilboko Kopartsak, “Bilbo Sutan” lelopean, egun hauetarako egitaraua iragarri dute:

Osteguna 11. TRAPU ZAHARRAK

  • 19:30 Arriaga plazatik txorizoen banaketa eta Zazpi Kaleetatik KALEJIRA

Larunbata 13. JAITSIERA

  • 17:30 Jaitsieraren hasiera Hurtado de Amezagatik: Fanfarreak, Bilboko Erraldoiak, Goloka, Ibon Koteron eta bere albokariak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Txan magoa, joaldunak, batukadak, El mentón de Fogarty, Gatillazo, etabar.
  • 21:30 Sari banaketa kontzertu ondoren (Areatzako eszenatokian)

Igandea 14. PUTXERAK. (Plaza Barrian)

  • 09:00 Putxera txapelketa
  • 14:00 Sari banaketa

Asteartea 16. SARDINAREN ERREKETA

  • 19:00 Sardinaren beila Plaza Berrian
  • 19:30 Sardinaren ehorzketako prozesioa alde zaharretik Goloka taldearekin
  • 21:00 Sardinaren erreketa Arriaga plazan

Iturria | Bilboko Konpartsak

Erlazionatutako sarrerak