Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra Gasteizen . Euskal Herria

Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra

Hamalau urtez, 1984tik 1998ra bitartean, Zaldiaran jatetxeak Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra antolatu zuen; ezbairik gabe, Europako gastronomia-ekitaldi ospetsuenetako bat izan zen hura. Izen handiko sukaldariek (hala nola, Juan Mari Arzak, Alain Ducasse eta Michel Bras) euren abilezia erakutsi zuten biltzarrean. Hori gutxi balitz, beste hainbat chef (Ferran Adrià, Sergi Arola eta Andoni Luis Aduriz, adibidez) jendartean ezagutarazteko balio izan zuen. Iaz Zaldiaran jatetxeak biltzarra berriro antolatzea erabaki zuen, eta aurten ere egitarau zabala prestatu du, goi sukaldaritza gustuko dutenen gozamenerako.

Apirilaren 19tik 22ra bitartean Ferran Adria, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Joan Roca sukaldari entzutetsuak bilduko dira Europa Biltzar Jauregian, besteak beste, euren jakinduria bertaratzen direnekin partekatzeko. Kontinente Zaharreko chef ospetsuenetako batzuk ere han izango dira, tartean, Rene Redzepi, William Ledeuil, Jean-François Piège eta Enrico eta Roberto Cerea.

Horietako askok, gainera, bazkariak eta afariak prestatuko dituzte Gasteiz hiribidean dagoen Zaldiaran jatetxean. Menuen prezioa 180 eurokoa izango da.  Oraingo honetan Martin Berasategui Donostiako sukaldariari emango diote “Zilarrezko Txanoa”.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun