Bertsolari Txapelketa Nagusia

Abenduaren 13an, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia egingo da Barakaldoko BEC!-en. Txapelketaren azken saio hau goizeko 11:00etatik aurrera egingo da  eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:

  • Andoni Egaña
  • Maialen Lujanbio
  • Amets Arzallus
  • Jon Maia
  • Unai Iturriaga
  • Aitor Sarriegi
  • Sustrai Colina

Gainera, Bertsozale Elkarteak finalera joan etorria egiteko autobus zerbitzua eskaintzen du. www.bertsosarrerak.eu atarian dituzue autobus txartelak eskuragarri abenduaren 3ko gauerdia bitartean.

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Antolakuntza | Bertsozale Elkartea

Ondopasan | Bertsolari Txapelketa Nagusia

Erlazionatutako sarrerak

2 Erantzun
Ondopasa

Nik dakidala sarrerak agortu dira eta webgune ofizialean aspaldi ezin direla erosi…

Ondopasa
igortxu-(e)k esan zuen | Abendua 1, 2009 @ 10:28
Ondopasa

Aupa Iogrtxu! Arrazoia daukazu eta finalerako sarrerak agortuta daude. Hobe da informazio hori kentzea, eskerrik asko zure erantzunagatik!

Ondopasa
Gautxori-(e)k esan zuen | Abendua 1, 2009 @ 12:11
Erantzun