Datorren larunbatean, urriak 10, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren saioa egingo da Leitzako udalerrian. Finalerdietako bigarren hitzordu hau Udal Kiroldegian egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Ainhoa Agirreazaldegi
- Ibon Ajuria
- Iñigo Manzisidor, “Mantxi”
- Xabier Sukia
- Iñigo Olaetxea
- Etxahun Lekue
Pasa den asteburuan, Zestoan ospatu zen txapelketaren lehenengo saioan Jone Uriak lortu du finalaurrekoetarako txartela 661,5 punturekin eta Gurutzeaga Pilotalekua jendez gainezka aurkitu zuten bertsolariek.
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Antolakuntza eta argazkia | Bertsozale Elkartea
Erlazionatutako sarrerak





Atalak:
Etiketak:

[...] den asteburuan Leitzan eta Bilbon ospatu ziren saioetan, Etxahun Lekuek eta Iñaki Zelaiak lortu zuten garaipena hurrenez [...]