Maialen Lujanbio hernaniarra atera zen atzo garaile Barakaldoko BEC-en ospatutako 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finalean. Primerako saioa egin ondoren, Lujanbiok Amets Arzalulusekin batera ailegatu zen finaleko azken txanpararte eta epaileen irizpideen arabera, Maialenek txapela eramatea merezi zuela erabaki zuten.
Barakaldoko BEC-en 14.500 lagun inguru egon ziren eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sailkapena horrela geratu zen:
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus
- Jon Maia
- Andoni Egaña
- Unai Iturriaga
- Sustrai Colina
- Aitor Mendiluze
- Aitor Sarriegi
Gainera, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bertsoak DVD bikoitzean jasoko ditu Bertsozale Elkarteak gabonetarako. Salneurria 12 eurokoa izango da. Final-laurden, finalaurreko eta finaleko bertsoen hautaketa bat argitaratuko du. Abenduaren 24rako, Berria egunkariarekin batera erosi ahal izango da kioskoetan.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Antolakuntza | Bertsozale Elkartea
Ondopasan | Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
