Asteburu honetan, Apirilak 4-5, Biarritz Balleta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Eszenatokian, Thierry Malandainek sortutako koreografia dantzatuko duten 16 artista egongo dira, Beethovenen Prometeoren kreaturak abestiaren erritmoari jarraituz.
Donostian aurkeztuko duten Les créatures deituriko ikuskizun hau, dantzaren historia erakusten digun magiaz beteriko ikuskizun berria da eta Biarritz Balletak munduko zenbait lekutan aurkeztu dute iada.
Bi emanaldiak arratsaldeko 20:00etan izango dira eta sarrerak 16-30 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
