Apirilaren 17an, osteguna, Martin Leiton Band taldearen kontzertua egingo da Bilbao Distrito Jazz ekimenaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 20.00etan hasiko da Begoñako Udaltegian eta honetan jazz, nu-jazz, funk, latin eta flamenkoa fusionatzen dituen musikaz gozatzeko aukera izango dugu.
Martin Leiton Band taldeak hurrengo laukoteaz osastuta dago: Kike Perdomo (saxoak). Moisés Sánchez (teklatuak). Martin Leiton (kontrabaxua, baxu elektrikoa) eta Borja Barrueta (bateria).
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
