Bilbao - Aste Berdea

Ekainaren 1etik 7ra ‘Aste Berdea‘ ospatuko Bizkaiko hiriburua, Bilboko eta inguruko ondare naturala jakitera emateko eta sentsibilizatzeko. Aste Berde honen barruan zenbait ekintza prestatu dira eta horrez gain, ekainaren 5ean egingo den Ingurumenaren Munduko Eguneko ospakizunen esparruan ere badago kokatuta ekimen hau.

Hona hemen Bilboko Aste Berdearen egingo diren ekintzak:

Bisita Gidatuak Pagasarrira (ekainak 1-6)

Bi ibilbide prestatu dira, zailtasun handiagoko eta txikiagoko irizpideak kontuan hartuta, Bilboko biztanle guztiek hiribilduko mendi ospetsuenera igotzeko aukera izan dezaten. Bi bisitaldietako elkargunea Buiako autobus-geltokia izango da. Bertara iristeko, badago garraio publikoa erabiltzerik (Bilbobus, 50. linea, Plaza Biribila - Buia). Izena emateko, 010 telefonora deitu besterik ez dago. Horrez gain, bisita osoa euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera ere eskainiko da. Taldeek gidari-interprete bana eramango dute.

Kontsumo txikiko bonbillen banaketa

Ekainaren 1etik 4ra, Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak kontsumo gutxiko 1.500 bonbilla banatuko ditu EEEren laguntzaz.

“Semana Verde-Aste Berdea” Zineforuma

Ekimen honek gure mendeko ingurumen-erronka handienen inguruan sentsibilizatu eta informatu nahi ditu herritarrak. Zineforumeko saioak
19:00etatik aurrera egingo dira, Lan-Ekintzako ekitaldi-aretoan (Uribitarte pasealekua 3).

Ekainak 1, astelehena

  • 19:00-20:45. “Naturaleza Muerta” filma.
  • Gaia: presaren eraikuntzak naturan sortutako ondorioak.

Ekainak 2, asteartea

  • 19:00-20:00. “Reclaim power” dokumentala.
  • Gaia: energia nuklearra eta klima-aldaketa.

Ekainak 3, asteazkena

  • 19:00-20:00. “Yindabad” dokumentala.
  • Gaia: uraren gatazka Indian.

Ekainak 4, osteguna

  • 19:00-19:45. “Al calor de las chimeneas” dokumentala.
  • 19:45-20:15. “Clima de esperanza” dokumentala.
  • Gaia: energia termikoa eta klima-aldaketa.

Ekainak 5, ostirala

  • 19:00-21:00. “Sueños del desierto” film luzea.
  • Gaia: basamortutzea.

Pedaloak Itsasadarrean

Aste Berdean, pedaloek itsasadarra zeharkatuko dute, garbitasunaren zein hiriko komunikazio-bidearen ikuspegitik ibai-arteria hau suspertzen ari dela nabarmentzeko. Hirigintza eta Ingurumen Sailak ekimen hau sustatuko du, Bilboko ikusmira desberdina eskaintzeko eta itsasadar garbiak eskaini ditzakeen aukeren inguruan kontzientziatzeko. Pedaloak doakoak izango dira, eta ekainaren 1etik 7ra erabili ahal izango dira,11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Klima-Aldaketari buruzko informazio-saioak

Herritarrentzako hitzaldiak Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoan egingo dira. Jardunaldi bakoitzean, fenomeno horrekin zerikusia duen gai bat aztertuko da. Hitzaldietara joateko, izena eman beharko da aldez aurretik: bulegoan, telefonoz (94 420 87 70) edo posta elektronikoz (bio@ayto.bilbao.net). Hitzaldiak 12:30etik 13:30era eta 17:00etatik 18:00etara izango dira.

Eskolako Agenda 21n Osoko Bilkura (ekainak 5)

Bost urtez jarraian, Bilboko Udalak eskolako osoko bilkura egingo du ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean. Bertan, parte-hartzaileek udalordezkariei azalduko diete nolako konpromisoak eta eskaerak dituzten klimaaldaketaren aurka.

Informazio guztia | Bilbao.net

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun