Ekainaren 13an, Bilboko hiriak 709 urte beteko ditu eta asteburu guztian zehar, urteurrena ospatzeko zenbait ekimen kultural egingo dira. Larunbat gauan adibidez, “Gau Zuria†deituriko ikuskizuna egingo da, Bilbok azken urteotan hartu duen musika-arte, ikusizko arte, antzerki-arte eta arte eszenikoen erakustaldirik handiena.
Ikuskizun honetan, hiritar guztion parte-hartzea bilatuko da eta hiriko zenbait tokitan egingo da: museoetan, antzokietan, elizetan, unibertsitatean…20:30etatik gaueko 2:00ak arte, Musika-, antzerki eta dantza-ikuskizunak egongo dira 11 espazio desberdinetan.
Kalea protagonista berezi izango dugu, ustekabeko ikuskizunak eta argi-instalazioak egongo baitira. Honetaz aparte, Bilboko urteurrenaren egitaraua ezagutu nahi baduzu, Bilbao.net webgunean aurkitu dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
