Maiatzaren 30ean et 31an Bisigu Festa ospatuko da Tolosako udalerrian. Txinparta elkarteak antolatu duen festa honetan, Tolosako Zerkausia merkatua, 500 mahaikidentzako jatetxea bihurtuko da eta bisigua “Orio estilora” dastatzeko aukera izango dugu. Euskadiko hiru bisigu-erretzaile ospetsuk (Joxe Mari jatetxeko Andoni Manterola, Katxiña jatetxeko Joxe Miguel Zendoia eta Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga) prezio merkean bisigu menu eder bat eskainiko dute.
Prezio merkea izango duen bazkari eta afariaz gozatzeko erreserbak, 943 697 413 telefono-zenbakia bidez egin daiteke edota tour@tolosaldea.net helbide elektronikora mezua bidaliz.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
