Uztailaren 16tik 19ra bitartean, Bisiguaren Festa egingo da Orioko udalerrian. Festa honetan Bisigua “Orioko erara” da protagonista nagusia eta Andoni Manterolarekin batera, Joxe Miguel Zendoiak eta Luis Mari Urangak 500 bisigu prestatuko dituzte.
Oriora hurbiltzen direnak, herri honen gastronomiaren inguruko zenbait ekintza ikusteko aukera izango dute eta gainera, primerako menuak duten bazkari eta afariak egongo dira: gazitutako antxoak, hegaluzedun tomate-entsalada, arrain-pastela, bisigua parrillan eta postrea, 45 eurotako prezioagatik.
Hona hemen Orioko Bisigu Festaren egitaraua:
Uztailak 16, osteguna
- Afaria plazan. (20:30-22:00)
- Egunsenti otxotearen emanaldia
Uztailak 17, ostirala
- Afaria plazan. (20:30-22:00)
- Egunsenti otxotearen emanaldia
Uztailak 18, larunbata
- Hamaiketakoa plazan: marmitakoa eta sagardo eta txakolina dastatzea.
- Bazkaria plazan. (13:30-15:00)
- KAE ligako estropada 16:30ean.
- Afaria plazan (20:30-22:00)
- Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian, gaueko 22:30ean.
Uztailak 19, igandea
- Hamaiketakoa plazan: hegaluzea parrillan.
- Bazkaria plazan. (13:30-15:00)
- Egunean zehar: Orio –Donostia – Orio irteerak barkuan
Informazio guztia | Orio Estilora
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
