Bizkaiko lehen rodeoa

Maiatzak 9an, Bizkaiko lehen rodeoa egingo da Barakaldo ondoan kokatuta dagoen BEC-en. Bizkaian egiten den lehen rodeo honetan, Cowboy profesionalekin egindako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu eta agertokian bakero, zaldi eta zezenen txapelketa ikusi ahal izango dugu.

Gainera, giroa animatzeko, brasildar sanba dantzarien ikuskizuna, capoeira, batucada, garrocha eta beste elementu tradizionalen erakusketa egingo da. Ikuskizuna arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo da eta BEC-eko pabiloi berean, azoka hegoamerikarra jarriko dute artisautza produktuekin.

Iturria | BEC

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun