Europako breakdance talderik onenak bilduko dira berriro Bilboko Casilla pabiloian. Izan ere, bederatzigarren urtez Break on Stage jaialdia egingo dute bertan; hip hop kultura gustuko dutenen elkargune bihurtuko da Bizkaiko hiriburua.
Egitarauak Europako Breakdance Lehiaketa du nabarmentzekoen artean. Aurtengoan honako talde hauek lehiatuko dira: Phase-T (Paris), Team Shmetta (Brusela), Supersouthnics (Madril eta Salamanca), La Smala (Bordele), Soul Flavas (Gasteiz) eta Team Rockers (Iruña). Hiru sari nagusi banatuko dituzte irabazleen artean, 3.000, 2.000 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren.
Inor epel ez uzteko moduko hainbat emanaldi eskainiko dituzte, eta Violadores de Verso Zaragozako taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera jaialdiari.
Informazio guztia | Break On Stage Bilbao 2010
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
