Otsailaren 14an, 17an, 20an eta 23an, Carmen opera ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Opera ikuskizun hau ABAO-OLBE elkarteak antolatu du, Finlandiako Opera Nazionalak ekoitzitako bertsioa izango da eta gainera, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Opera Koruaren kideak arituko dira eszenatoki gainean antzezleen laguntza moduan.
Carmen opera, Bizetek 1875. urtean konposatu zuen Ludovic Halévy eta Henri Meilhacen liburuan oinarrituta. Bilboko emanaldietan, Natascha Petrinsky eta Maria Riccarda Wesseling mezzo-sopranoek egingo dute Carmenen papera, Petrinsky hilaren 14an eta 17an eta Wesseling, 20an eta 23an.
Emanaldi guztiak gaueko 20.00etan izango dira eta sarrerak General Tickets webgunean erosi daitezke.
Iturria | OLBE ABAO | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
