
Estilo-aniztasuna eta aktore bikainak. Horiek dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak hobekien definitzen dituzten ezaugarriak. 33. edizio honetan 20 lan eskainiko dituzte, bi agertoki nagusitan (Hezkuntza Esparruko Antzokia eta Coliseo Antzokia), eta zortzi lan estreinako aldiz izango dira ikusgai gurean. Egitarauak ikuskizun handi eta arrakastatsuak hain ezagunak ez diren antzezlanekin uztartuko ditu.
Aurtengoan, La vida por delante eta La omision de la famila Coleman antzezlanek merezi dute aparteko aipamena. Gurean behin baino gehiagotan taularatu izan dute La vida por delante; Concha Velasco ospetsuak prostituta izandako emakume judu baten papera egiten du. Bestalde, familia berezi bateko kideak dira La omision de la familia Timbre 4 Argentinako konpainiak dakarkigun lanaren protagonista nagusiak.
Daniel Freire Argentinako aktoreak emango die hasiera aurtengo Eibarko Antzerki Jardunaldiei, Mercado libre ikuskizunarekin.
“Armagintzaren hirian” munduko txoko desberdinetako konpainiak izango dira, eta etxeko txikiei tarte berezia eskainiko zaie.
Hori gutxi balitz, “Antzerkia zineman” deritzon zikloaren baitan antzerkiaren munduarekin nolabaiteko lotura duten pelikulak erakutsiko dituzte.
Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Eibar.es
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Martxoaren 12tik 14ra bitartean egingo dute Sevatur, Donostiako Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azoka, Kursaal Jauregian. Urtero, 65 erakusle inguru biltzen dira azoka-esparruan, tartean, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta turismoaren inguruko beste erakunde publiko batzuk, garraiobide enpresak, ostatuak, handizkariak, touroperadoreak, bidaia-agentziak, turismo aktibo eta abentura-kirolen enpresak, parke tematikoak eta hedabideak.
Sevatur guneak 7.000 metro karratuko azalera hartuko du, eta aurreikuspenen arabera, 18.000 bisitari inguru jasoko ditu. Labur-labur esanda, helmuga-turistiko ezberdinen aisialdi eta kultura eskaintzaren berri izateko txoko bikaina da.
Erlazionatutako sarrerak

Milaka lagunek hartu ohi dute parte urtero Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxan, eta, ezbairik gabe, Bizkaiko hiriburuko kirol ekitaldirik ospetsuenetako bat da. Deustuko Zubian, Zubiarte merkataritza-gunearen ondoan, hasi eta Bilboko Kale Nagusian bukatuko da proba. Zikloturisten Martxa, Martxoaren 14an izango da, bost irteera mailakatu antolatu dira (hamabost minuturo) eta, proba amaitutakoan, ez da inolako sailkapenik egingo. Hau da, parte-hartzaile bakoitzak “bere erara” egingo du martxa.
115 kilometroko ibilbidean Bizkaiko udalerri anitz zeharkatuko dituzte zikloturistek, tartean, Erandio, Getxo, Sopela, Barrika, Plentzia, Gatika, Sondika, Derio, Mungia, Larrabetzu eta Galdakao. Bizkaiko Teknologia Parkean anoa-postu berezia jarriko dute: parte-hartzaileek jakiak eta edariak hartu ahalko dituzte bertan. Ibilbideak Bizkaiko txokorik esanguratsuenetako batzuk gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du.
Iturria | BilbaoBilbao.com
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 13tik 16ra bitartean, inauteriak ospatuko dira arabako hiriburuan. Gasteizko Inauterien aurtengo egitaraua hauxe izango da:
OTSAILAK 13, LARUNBATA
- 13:00 Gasteizko margolariak Geltoki plazara iritsiko dira trenez.
- 13:15 Ibiltariari mozorroa janztea, Arka plazan.
- 13:30 Inauterietako pregoia Indarra Euskal Kultur Elkartearen eskutik, Espainia plazan.
- 16:30 Gasteizko VIII. Mozorro Lehiaketako parte hartzaileak elkartzea eta desfilatzea, Probintzia plazan.
- 17:00 Gasteizko VIII. Mozorro Lehiaketa, Andre Maria Zuriaren plazan.
- 18:30 Karroza eta konpartsak elkartzea, Legutianoko atean.
- 19:00 Inauteri konpartsen desfilea.
- 19:30 “Sasi guztien gainetik” izeneko euskal dantzen ikuskizuna, Indarra Euskal Kultur Elkartearen eskutik.
- 23:00 - 3:00 Gau dantza Espainia plazan, “La dama orquesta” taldearen eskutik.
OTSAILAK 14, IGANDEA
- 11:30 Karroza eta konpartsak elkartzea, Legutianoko atean.
- 12:00 Inauteri konpartsen desfilea.
- 17:30 “Torrada” dantzaldia, Espainia plazan, “DENIS BAND” taldearen eskutik, eta INAUTERIETAKO 1.000 TORRADA banatuko dira (ezinbestekoa da maskara edo mozorroa eramatea).
OTSAILAREN 16, ASTEARTEA
- 17:30-21:00 Gazteentzako sardinaren gau dantza, Espainia plazan, “Oasis musical show” taldearen eskutik.
- 19:30 2010eko Inauterietako konpartsei oroigarriak ematea.
- 20:00 Sardina erretzea, Espainia plazan.
Erlazionatutako sarrerak

2010eko aratusteak hortxe bertan ditugu eta Bilboko Kopartsak, “Bilbo Sutan” lelopean, egun hauetarako egitaraua iragarri dute:
Osteguna 11. TRAPU ZAHARRAK
- 19:30 Arriaga plazatik txorizoen banaketa eta Zazpi Kaleetatik KALEJIRA
Larunbata 13. JAITSIERA
- 17:30 Jaitsieraren hasiera Hurtado de Amezagatik: Fanfarreak, Bilboko Erraldoiak, Goloka, Ibon Koteron eta bere albokariak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Txan magoa, joaldunak, batukadak, El mentón de Fogarty, Gatillazo, etabar.
- 21:30 Sari banaketa kontzertu ondoren (Areatzako eszenatokian)
Igandea 14. PUTXERAK. (Plaza Barrian)
- 09:00 Putxera txapelketa
- 14:00 Sari banaketa
Asteartea 16. SARDINAREN ERREKETA
- 19:00 Sardinaren beila Plaza Berrian
- 19:30 Sardinaren ehorzketako prozesioa alde zaharretik Goloka taldearekin
- 21:00 Sardinaren erreketa Arriaga plazan
Iturria | Bilboko Konpartsak
Erlazionatutako sarrerak