Atalak: Aisia

Santa Katalinako parke botanikoa Gasteiztik gertu (5km) dagoen Trespuentes herrian kokatutako dago eta XIII. eta XIV. Mendeetan iraikia izan zen. Lorategia hiru atal nagusitan zailkatuta dago:

  • Umbria: Klima atlantikoarekin lotura duten espezieak ikusteko aukera izango dugu: haltzak, urkiak, pagoak, gaztainondoak, haritzak, lizarrak eta iharrak.
  • Haran hondoa: Landare belarkarak, itsas-landareak (lirioak, igebelarrak edo algak) eta errosazeoak (arrosak, sagarrondoak, madariondoak eta gereziondoak, esaterako) nabarmentzen dira.
  • Solana: Kaktusak, Kanarietako landareak, eukaliptoak, mimosak, arteak, algarroboak eta elorri beltzak biltzen ditu.

Santa Katalinako parke botanikora autoz edo Autobusez heldu gaitezke eta hurrengoko ordutegia dauka:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:
    • Neguan (urriaren 1etik apirilaren 30era arte): 11:00-15:00
    • Udan (maiatzaren 1etik irailaren 30era arte): 11:00-20:00
  • Astelehenetan itxita

Prezioa:

  • Banakako sarrera: 3 €
  • Taldeak: 2 €
  • Ikasle karnet-a: 1,50 €
  • Umeak (10 urterarte):Doan

Autobusez heltzeko: Alegria Hermanos autobus-etxeko 51 lineak (Gasteiz - Billoda) Tresponden geltokia du.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Gabonak hor bertan daude eta urtero bezala, Olentzerok Euskal Herriko herri guztietatik igaroko da. Hain zuzen ere, Olentzerok Abenduaren 23an helduko da Bizkaiko hiriburura.

Olentzerok Bilbora egingo duen bisitagatik, hauxe da 2008 urterako bere egitaraua:

OLENTZERO 2008

  • Bi eta zortzi urte bitarteko ikasleen artean 20.000 postalen banaketa Bilboko ikastetxeetan.
  • Bi eta zortzi urte bitarteko haurrak dituzten Bilboko etxeetan 16.000 komikiren banaketa posta arrunta bidez.
  • Deia eta El Correo egunkarietan sartuta 50.000 ebakigarri.
  • 2.500 yo-yo eta 2.500 ziba abenduaren 24an Arriaga Antzokira gerturatzen diren haurren artean banatzeko

OLENTZERORI ONGIETORRIA

  • Eguna: Asteartea, 2008ko abenduak 23
  • Hasiera: Kale Nagusia, Foru Aldundiaren eraikinaren parean, arratsaldeko seietan.
  • Ibilbidea: Kale Nagusia, Navarra Kalea, Arriaga Plaza.
  • Helmuga: Arriaga Plaza, arratsaldeko zazpietan.
  • Ongietorriaren bukaera: Arriaga Plaza, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Ordura arte Olentzero Arriaga Antzokiaren kanpoaldean egongo da, hiritarrek eskainitako kanta tradizionalak entzuten eta bere lagun-taldearen garapena ikusten

OLENTZEROK BILBOKO NESKA MUTILAK HARTUKO DITU

  • Eguna: Asteazkena, 2008ko abenduak 24
  • Tokia: Arriaga Antzokiaren barrualdea
  • Ordua: 11:30etik 14:00etara. Kanpoaldean Galtzagorriok, itxaron momentu horiek alaituko dituzte.

Informazio gehiago | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak

Santo Tomas azoka, Euskal Herriko zenbait herritan ospatzen den ohitura, gero eta hurbilago dago. Sei egun besterik falta dira baserri giroaz gozatzeko eta azokaren prestaketak topera dabiltza. Bilbon, adibidez, haurtzaindegi bat egongo da Arriaga Antzokiaren ondoan, doan guraso guztientzat.

Gainera, betidaniko postuez aparte, bertsolariek, trikitilariek, txalapartariek eta musika-talde desberdinek jaia girotuko dute.

Txorizoa, taloa, sagardoa, gazta, txakolina… Santo Tomaseko azoka galtzeko aitzakirik ez dago!

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 4an, Frantziako Les Petites Chanteurs de Saint Marc de Lyon abesbatza izango da Euskalduna Jauregian. Agian izen honekin ez duzue abesbatza hau ezagutuko, baina mundu guztian egin zen ezagun “Los chicos del coro” filmeko soinu bandan kantatzean.

Emanaldian Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da eta abesbatzaren errepertorioak eliz musikari ematen dio lehentasuna, gregoriarretik hasi eta XX. mendera arte; baita kanta folklorikoei ere. Era berean, musika garaikidea ere jorratzen du: Poulenc, Drufuflúe, Caplet eta Britten.

“Los chicos del Coro” filma zure gustokoa bada, ez galdu abesbatza zuzenean ikusteko aukera!

Informazio gehiago | Euskalduna

Erlazionatutako sarrerak

Gospel musikaz buztitzeko aukera ezinhobea izango dugu Donostiako Kursaalen gaurtik aurrera, abenduaren 14arte. Gipuzkoako hiriburura heldu diren ospe handiko lau taldeak hauek dira:

  • Abenduak 8 - Angels in Harlem Gospel Choir - 28€. (20.00h)
  • Abenduak 12 - Joshua Nelson & The Klematics - 25€. (20.30h)
  • Abenduak 13 - Mississippi Mass Choir - 20/28€. (18.00h/20.30h)
  • Abenduak 14 - Tye Tribbett & G.A - 18/25€. (18.00h)

Informazio gehiago | Kursaal

Erlazionatutako sarrerak