
Azaroaren 29tik abenduaren 8ra arte, Koblakari 2008 VII. Eskuketari eta Zirku Artisten Topaketa egongo da Bilbon irritaren irribarrea lortzeko helburuarekin. Topaketa hau Errekaldeko auzoan kokatuko da eta honen barruan zenbait antzerki, zinema zikloak, tailerrak eta profesionalentzako mintegiak antolatu dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz.
Eszenatokira estatuko automomia erkidego desberdinetatiko eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiako 400 artista baino gehiago igoko dira . Gainera, Koblakari ikuskizun handia izango da Ayala Antzokian eta “Suzko gaua” deituriko saioa Errekaldeko futbol zelaian.
Egitaraua | Koblakari 2008 VII. Eskuketari eta Zirku Artisten Topaketa
Informazio gehiago | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteburuan, Azaroaren 28tik 30era, Komiki eta Manga Azokaren 7. Edizioa egingo da Getxon. Azoka bi gune ezberdinetan banatuko da: Komikiaren Gunea Areetako Geltokia plazan eta Mangaren Gunea Erromoko Santa Eugenia plazan.
Azoka honetan argitaletxeen lanik berrienak aurkitu ahal izango ditugu eta baita ere zenbait lehiaketa, ikastaro eta erakusketa. Ah! Eta Friki asko! : )
Azokakaren ordutegia hau izango da: Goizez, 11.00etatik 14:30etara eta arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.
Informazio gehiago | Getxoko komiki eta manga azoka
Erlazionatutako sarrerak
Hemen uzten dizkizuet datorren asterako Hego Euskal Herriko antzoki nagusien egutegia.
Ondo pasa!
|
AZAROAK 25 |
AZAROAK 26 |
AZAROAK 27 |
AZAROAK 28 |
AZAROAK 29 |
AZAROAK 30 |
| Arriaga Antzokia (Bilbo) |
|
|
|
|
|
|
| Euskalduna Jauregia (Bilbo) |
|
|
|
|
Benito Lertxundi “Itsas Ulu Zolia” - Ezibesteko edertasuna eta sentimenduak (musika)
|
The Bowmans - Musiketan (musika)
|
| Kursaal (Donostia) |
|
|
|
|
|
|
| Victoria Eugenia Antzokia (Donostia) |
|
GONZALO TEJADA SPECIAL TRIO : Tributo a Thelonious Monk (musika)
|
Solos Dantza Club (Dantza)
|
|
SONATA DE OTOÑO (antzerkia)
|
SONATA DE OTOÑO (antzerkia)
|
| Teatro Principal Antzokia (Gasteiz) |
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
Zinebi
|
| Teatro Gayarre (Iruña) |
MENÚ DEL DÍA (antzerkia)
|
LA CAPILLA REAL DE MADRID (musika)
|
KAMPILLO (antzerkia)
|
PEDRO GUERRA (musika)
|
ANTOLOGÍA DE LA ZARZUELA (musika)
|
LA BODA DEL ZORRO (dantza)
|
Erlazionatutako sarrerak
Astebete Berlinen eman behar baduzue, eta parranda baldin ba da zuen hobbirik gustukoena, hurrengo gomendioak aurkezten dizkizuet:
Astelehena: Kaffe Burger, patxangeo rockeroa jarri ohi dute, gehienetan alemanez beteta egon ohi da, baina noizbehinka Erasmus ikasleak ere ikus daitezke, galdurik eta erdi (edo guztiz) mozkor.
Heltzeko:
Kaffee Burger GmbH
Torstraße 60
10119 Berlin
U-bahn Rosa Luxemburg Platz
Asteartea: Cafe Zapata, musika latinoa jartzen dute noizbehinka, baina gehienetan brittpopa edo underground musika jotzen dute. Batzuetan ere kontzertuak egoten dira.
Heltzeko:
Café Zapata GbR Ludwig Eben, Ulrik Wagner
Oranienburgerstr. 54
10117 Berlin
U-bahn Hackescher markt
Asteazkena: Mittwoch, bakarrik asteazkenetan irekitzen duen kluba. Hau aurkitzeko galdetu behar duzue, hori da ohitura, eta pasahitza jakin behar da, astero aldatzen delarik. Bertan bi arau bakarrik daude: “Mittwochen gertatzen dena, Mittwochen geratzen da” eta “Argazkirik ez”

Osteguna: Sage Club, nire gogokoena, Berlinen bizi nintzenean ostegunero joaten nintzen. Rock gaua da, kontzertu bat dago eta gero lau areto dituzte musika ezberdinekin, baina denak rock antzekoak. Oso gomendagarria!! Aitzatik, datorren ostegunean bertan egongo naiz berriro!!!!!
Heltzeko:
Sage Club
Köpenicker Straße 76
10179 Berlin-Mitte
U-Bhf. Heinrich-Heine-Straße
Ostirala: Fritz Club edo Rosi’s, bietan kontzertuak egon ohi dira, Fritz patxangeo antzekoa izan ohi da, Hip-Hop musika eta pop-rock musika jartzen dutelarik gehienetan. Rosi’s ordea musika elektoniko gehiago jartzen du. Biak ikaragarri handiak dira eta normalean ez dago sartzeko arazorik.
Heltzeko:
Fritzclub
Prinzessinnenstr. 1
10969 Berlin
U-bahn Moritzplatz
ROSI’S
Revalerstr. 29
10245 Berlin
U-bahn Warschauer Str.
Larunbata: Weekend, Berlinen erdian dagoen etxeorratz baten 12garren solairuan dago. Musika elektonikoa jotzen dute baina onena egunsentian Berlinen gailurretik dagoen ikuspegia da.
Heltzeko:
Week end
Alexanderplatz, ez dakit zenbakia
U-bahn Alexanderplatz
Igandea: EGIZUE LO PIXKA BAT!!!!!
Espero dut honekin aste on bat pasa dezazuela!!!
Erlazionatutako sarrerak

Mugagabe ekintzaren barruan, “Soy especial” antzerki obra egongo da datorren igandean Bilboko Bilborock aretoan. Antzerki obra hau orain dela sei urte Barakaldon sortutako Vuela bonita korporation taldearen lan berria da eta hurrengoko agenda dauka:
- Azaroak 23 - Bilborock
- Abenduak 7 - Kontainer aretoa
- Abendua 12 - Urdulizko kultur etxean
Erlazionatutako sarrerak