Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Aisia . Euskal Herria - Part 56
Atalak: Aisia

Berlin. Sarrera

Berlin Alemaniako hiriburu eta hiririk handiena da, gaur egun 3,4 milioi biztanle dituelarik. 1307garren urtean Cölln eta Berlin deituriko bi herriren bateratzean sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Berlin.

1871garren urtean, Prusiarrek Alemania bateratzea lortu zutenean, Bigarren Reicheko hiriburu bilakatu zen, berriro ere Hirugarren Reicheko hiriburua izango zelarik Bigarren Mundu Gerran zehar.

Honen ostean lau barrutitan banatua izan zen hiria lau herrialde aliatuen administraziopean: Sobietar Batasuna, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. Azken hiru sektore edo barruti hauek bateratuak izan ziren eta Estatu batuen kontrolpean gelditu ziren, Mendebaldeko Berlin deitzen duguna sortuz, Ekialdekoa Sobietar Batasunaren kontrolpean gelditu zelarik.

1961ean Berlin bitan banatuko zuen harresi bat eraiki zen, 1989ko azaroaren 9an eraitsia izan zena, Alemaniaren batasunari ateak irekirik.

Labur-labur, hau litzateke Berlinen historia. Gaur egun, Berlin munduko hiririk kosmopolitenen artean aurkitu dezakegu, mugimendu soziokultural aurrerakoienen eta joera artistiko apurtzaileenen aberria delarik. Modernizazio bilakaera hau, harresiaren jauskerarekin batera etorri zen eta, batik bat, ekialdeko herritarrek zituzten askatasun eta desberdintzeko gogoek bultzaturik, Sobietar Batasunak kontrol estu bat mantentzen baitzuen adierazpen askatasunaren gain.

Hastear dagoen post serie honetan nik “nire Berlin” erakutsiko dizuet, hiria nik ezagutu nuen moduan aurkeztuz. Goza dezazuen opa dizuet!

Erlazionatutako sarrerak

Hemen uzten dizuet datorren astebururako Hego Euskal Herriko antzoki nagusien egutegia.

Ondo Pasa!

AZAROAK 20 AZAROAK 21 AZAROAK 22 AZAROAK 23
Arriaga Antzokia (Bilbo) Era la notte (Opera) Kusturica & No Smoking Orchestra
Euskalduna Jauregia (Bilbo) Chick Corea & John Mc Laughin Five Peace Band I due Foscari (G. Verdi, Opera) Ciclo Dantzaldia: “Hofesch Schechter / Londres” (Dantza)
Kursaal (Donosti) Les ballets de Monte-Carlo (Dantza) Easo Abesbatza
Victoria Eugenia Antzokia (Donosti) Solos Dantza Club (Dantza) VII Nazioarteko trikitixa jaialdia Ana Moura (Fado Abeslaria)
Teatro Principal Antzokia (Gasteiz) Sí, pero no lo soy (Antzerkia) La tortuga de Darwin (Antzerkia)
Teatro Gayarre (Iruña) I PURITANI (Opera) I PURITANI (Opera) LA TROVA

Erlazionatutako sarrerak

Agurra


Kaixo Mundua!.

Gaurtik aurrera euskal Blog sare hau zuen etxean erregularki sartuko da. Eta nire lana munduko alde ezberdinei buruz hitz egitea izango da. Baina lehenengo neure burua aurkeztu nahiko nuke. Nire izena Darocke izango da. Argi dago hau ez dela nire benetako izena, ezizen bat baizik, baina internet mundu honetan horrelakoak dira gauzak.

Bidaien tartea niri tokatu zait onerako edo txarrerako, neure bizitzan zehar, nahiko bidaiatu dudalako. 21 urte nituenetik Madrilen, Berlinen eta Pragan bizia izan naiz, eta bien bitartean hiri eta herrialde ugari ikusteko aukera izan dut, horietako askotan lagun oso onak utzi ditudalarik.

Espero dut zuek, gure irakurleek, zuen iruzkin eta ideiekin gure lana hobetzen lagundu gaitzazuen, eta noizbait herrialde zehatz bati buruzko informazioa nahi izatekotan edo hiri zehatz bati buruzko posten bat nahi izatekotan aske zarete proposamena botatzeko, eta gure informazio sareak lanean jarriko ditugu ahal bezain laster.

Baina hasteko, nire hiri maiteenari buruzko serie batekin zabalduko dut Blog hau: Berlin.

Zain zaitezte, OndoPasa eta gutxi gasta!

Erlazionatutako sarrerak