
Abenduaren 28tik 30era bitartean, Juan Tamariz handiaren “Magia Potagia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Trukurik onenak jendaurrean erakusteaz gainera, jolasak (ikusleek zuzen-zuzenean parte hartu ahalko dute) eta hurbileko magia saioa prestatu ditu. 40 urte daramatza Tamarizek magia munduan, eta bere emanaldi guztiei umore ukitu bat ematen die. Oraingo honetan ere, ez da aspertzeko betarik izango. Hiru emanaldi eskainiko ditu gurean, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.
Mundu osoko magorik onenetako bat dugu Tamariz, eta lau hamarkadotan ikusle nahiz kritikarien onespena lortu izan du. Nazioarteko jaialdi askotan sariak eskuratu eta magiaren inguruko hainbat liburu kaleratu ditu.
Erlazionatutako sarrerak

Donostiako Haurren gabonetako parkea edo PIN-a Abenduaren 26an zabalduko ditu bere ateak Urtarrilaren 3ra arte. Haurren gabonetako parkea Kursaal-en izango da eta zenbait ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute honetara hurbiltzen diren umeek:
Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola bat, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak. Horrez gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek urtarrilaren 3an bi emanaldi eskainiko dituzte, eta muturreko kirolen zaleek “goming”-ean aritzeko parada izango dute.
Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:30. Abenduak 31 eta urtarrilak 1: itxita. Urtarrilaren 3an goizez bakarrik egongo da irekita.
Sarrerak 7 eurotako prezioa izango dute.
Informazio guztia | lankor.com
Erlazionatutako sarrerak
Gabonetako oporretan aisiarako zenbait aukera ditugula ikusten hari gara Ondopasan. Gasteizen adibidez, izotz pistara hurbildu gaitezke irristailuekin jolasteko. Hurbiltzeko asmoarekin bazaude, abenduaren 17tik 2010eko urtarrilaren 10era egongo da zabalik:
- Ezaugarriak: 700 m2-ko izotz pista
- Kokalekua: Andre Maria Zuriaren plaza
- Ordutegia: 10:00etatik 22:00etara (abenduaren 24ko eta 31ko ordutegia: 10:00etatik 20:00etara).
- Prezioak: 16 urtetik beherakoak: 2 euro ( patinak barne) | 16 urtetik gorakoak: 4 euro ( patinak barne)
- Ikastetxeentzako eskaintzak: Aldez aurretik erreserba eginez gero, ikastetxeetako ikasleak taldeka (75 lagun gehienez) joan ahalko dira abenduaren 17, 18, 21, 22 eta 23an. Hiru txanda izango dira: 10:00etatik 11:00etara, 11:30etik 12:30era eta 13:00etatik 14:00etara. Doan izango da.
- Argibide gehiago izateko edo erreserba egiteko deitu 945 -161391 zenbakira.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 14tik urtarrilaren 5era Umeen Gabonetako Parkea edo PIN-a zabalik egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en. Eskaintza ludiko eta didaktikoa, kirol eta tailer-jarduera eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da.
Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
- Ordutegia: 11:00-20:00. Abenduak 14, 15, 16, 17, 24 eta 31 eta urtarrilak 5: 11:00-17:00. Abenduak 25 eta urtarrilak 1: itxita.
- Sarrera: 5-7 euro.
Erlazionatutako sarrerak

Zihur gabonetako oparien atzetik zabiltzatela kalean gora eta kalean behera. Liburu-irakurgailu elektroniko bat oparitzea ideia hona iruditu zaizue, baina merkatuan dauden guztien artean zein aukeratzea zaila dela uste duzue? Hala bada, Bubok.es webgunean nahiko interesgarria den liburu-irakurgailu elektronikoen konparatiba publikatu dute eta bertan, e-liburu hauen inguruko informazio asko aurkitu dezakezue.
Konparatiba honetan, hurrengoko liburu-irakurgailu elektronikoen ezaugarriak ikusteko parada izango dugu:
- Cooler (Cool-ER)
- iLiad Second Edition (iRex)
- iLiad Book Edition (iRex)
- Papyre 6.1 (Grammata)
- Papyre 5.1 (Grammata)
Konparatiba honetan e-liburuak saltzen dituzten enpresa askoren izenak falta dira, baina zihur gabonetako egun hauetarako hasiera puntu bezala balioko duela.
Iturria | Bubok.es
Erlazionatutako sarrerak