Atalak: Antzerkia

Hamelingo txirularia Arriaga Antzokian

Datorren urteko urtarrilaren 3tik 5ra bitartean, Hamelingo Txirularia lana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Grimm anaiek sortutako pertsonaiaren magiak Arriaga Antzokia hartuko du, familia osoaren gozamenerako, eta honetan bi abesbatza, zazpi bakarlari eta 18 musikari arituko dira agertoki gainean.

Iñigo Casali iruindarrak konposatutako estreinako opera dugu honako hau, baita Nafarroako Ganbera Operak eszenaratu zuen lehenengoa ere. Pablo Ramosek egingo ditu eszena-zuzendari lanak. Aipatzekoa da azken horrek eskarmentu handia duela familiei zuzendutako ikuskizunetan (Ali Baba eta 40 lapurrak).

Sarrerak 12/8 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

Titirijai 2009

Titirijai 2009

Azaroaren 28tik abenduaren 6ra bitartean, TITIRIJAI ‘09 Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioa ospatuko da. Txotxongiloen jaialdi honetan Atzerriko 7 herrialdetako hogei bat konpainiek parte hartuko dute: Kanada, Korea, Israel, Italia, Mexiko, Portugal eta Thailandia eta 7 Komunitate Erkidegotakoak: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Katalunia, Euskadi eta Valencia.

“-ra leihoa” deituriko atala aurten Quebeceko (Kanada) Txotxongilora eskainia egongo da, horregatik Aranburu Jauregian muntatuko den Erakusketak herrialde horretako txotxongiloen erakusgai zabal eta zaindu bat aurkeztuko du.

Titirijai-ra hurbiltzekotan bazaude, heuren webgunean egitarau osoa ikusteko aukera izango duzue.

Informazio guztia | Titirijai

Erlazionatutako sarrerak

Araba Eskena 2009

Araba Eskena 2009

Azaroaren 13tik 28ra bitartean, Araba Eskena jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da arabako zenbait udalerrietan. Araba Eskena, arte eskenikoetan diharduten hainbat taldek, sarritan ohiko tokietara heltzeko zailtasunak dituzten lanak erakusteko esparru egokiak bilatu beharragatik sortu zen.

Ekimen honen bidez, gertuko konpainien emaitza artistikoak Arabako publikoari, aurrez aurre eta era zuzenean, erakutsi nahi zaizkio. Hona hemen Araba Eskenaren aurtengo egitaraua:

Ostirala 13

  • Legutio 20:00
  • Latirili Teatro “Piskolabis”

Larunbata 14

  • Laudio 19:00
  • Yonunka Teatro “Re ptiles sonrientes”

Igandea 15

  • Agurain 17:30
  • Cia Casiquesi “Amor y chocolate”

Ostirala 20

  • Murgia 20:00
  • Plataforma Tirante Cia. Evítame y demás “La teoría del ser de hojalata”

Larunbata 21

  • Ondategi 21:00
  • Los Mancusos “Tres contra cientos”

Igandea 22

  • Gasteiz 20:00
  • “MATCH DE IMPROVISACÓN”

Ostirala 27

  • Aramaio 19:30
  • J.B. Pedradas “Pepinos podridos (en el frigo)” (Euskaraz)

Larunbata 28

  • Amurrio 20:00
  • La Jarana Teatro “La cruzada de los niños de la calle”

Iturria | Araba Eskena

Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen Bilboko Bilborock aretoko Azaroaren dantza eta antzerki programazioa :

Bilborock - Azaroaren dantza eta antzerki programazioa

Azaroak 1, Igandea

  • 20:00. Antzerkia. BAD
  • TOUJOURS APRES MINUIT: “Epílogos”
  • Sarrera: 8/10 €

Azaroak 3, Asteartea

  • 20:00. Antzerkia. BAD
  • TOUJOURS APRES MINUIT: “Rosaura”
  • Sarrera: 8/10 €

Azaroak 4, Asteazkena

  • 20:00. Antzerkia. BAD
  • TRASHUMANTES Y LANOVIA: “Leyendas urbanas”
  • Sarrera: 8/10 €

Azaroak 7, Larunbata

  • 20:00. Antzerkia. BAD
  • PALOMA CALLE: “Simple Present”
  • Sarrera: 8/10 €

Azaroak 11, Asteazkena

  • 20:00. Antzerkia. UPV/EHU. Campus Bizkaia
  • IRENEVSZ KROSNY (mimo)
  • Sarrera dohainik

Azaroak 14, Larunbata

  • 20:00. Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia
  • THE WINGED CRANES: “The soldier with no name”
  • Sarrera: 6

Azaroak 15, Igandea

  • 20:00. Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia
  • AMA TEATRO: “Jogni, sueños: Lorca y Goya”
  • Sarrera: 6

Azaroak 21, Larunbata

  • 20:00. Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia
  • ARBOLE: “El destino de las aguas”
  • Sarrera: 6

Azaroak 22, Igandea

  • 12:00. Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia
  • KUKUBILTXO TALDEA: “Dir-Dir” Sarrera: 6

Azaroak 24-25, Asteartea - Asteazkena

  • ZINEMA. ZINEBI 09

Azaroak 29, Igandea

  • 19:30. Antzerkia. Mugagabe.
  • Maskarada: “Ohean”
  • Sarrera: 6 €

Erlazionatutako sarrerak

Mayumana

Bihartik aurrera eta azaroaren 1ra arte, Mayumana taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaal Jauregian. Mundu osoan arrakasta izan duen ikuskizun hau herrialde desberdinetako dantzari eta artista biltzen ditu. Perkusioa eta dantza uztartzeaz gainera, ohiz kanpoko materialak erabiltzen dituzte taldekideek euren koreografietan

Mayumana-ren ikuskizuna ikusi nahi ba duzue, hauek izango dira eskeiniko dituzten emanaldiak:

  • Urriaren 29an: 20:00etan
  • Urriaren 30ean eta 31n: 22:00etan eta 22:30ean
  • Azaroaren 1ean: 17:30ean eta 20:00etan

Sarrerak 10-38 eurotako prezioa izango dute eta internet (www.kutxa.net eta www.fundaciokursaal.com webguneak) zein telefono (943 001 200) bidez, Servikutxa kutxazainetan eta Kursaal Jauregiko lehiatiletan eskura daitezke.

Erlazionatutako sarrerak