Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Antzerkia . Euskal Herria - Part 5
Atalak: Antzerkia

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren hogeigarren edizioa egingo da Lekeitiko bizkaitar udalerrian. Hiru egunetan zehar, Lekeitio Europako Kale antzerkiaren elkargunea izango da eta herriko kaleak eszenatoki bihurtuko dira.

Jaialdi honetan hamar ikuskizun egingo dira nazioarteko bederatzi taldeen eskutik. Aurten, Frantzia, Argentina, CastellĂł, Galizia eta Gaztelatik ekarritako ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dugu. Horrez gainera, Salitre, Eidabe, Hortzmuga eta Gaitzerdi konpainiak Euskal antzerkiaren ordezkariak izango dira.

Hauek izango dira emanaldien ordutegia:

  • Ostirala: 19:30-22:30
  • Larunbata: 12:30-23:30
  • Igandea: 12:30-19.00

Iturria | Lekeitiokale

Erlazionatutako sarrerak

En la cama - Barakaldo Antzokian

Uztailaren 10etik 12ra bitartean, ‘En la cama’ antzezlana ikusteko aukera izango dugu Barakaldoko Antzokian. Antzerkia, Matias Bizek zuzendutako izen berdineko filman oinarrituta dago. ‘En la cama’, Maskarada eta Come y Calla konpainiek ekoiztutako antzezlana da eta Tamzin Townsend dauka zuzendari lanetan.

Obra honetan, Lidia Navarro eta Mario Sanchez egongo dira eszenatoki gainean protagonista nagusitzat. Emanaldi bakoitza, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 10/18 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

El Enfermo Imaginario obra Euskalduna Jauregian

Abuztuaren 14tik 19ra bitartean, “El Enfermo Imaginario” antzezlana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Antzezlana, Molièreren jatorrizko lanaren indar, satira eta asmo kritiko berarekin helduko da Euskalduna Jauregira, eta negozio bihurtutako medikuntzaren gehiegikerien berri emango digu, egoera zoro eta gozo ugariren bitartez besaulki-patioa algaraka jarriz.

Jatorrizko obraren moldapena, Ana Graciani eta Gabriel Oliveresek egin dute eta eszenatoki gainean primerako interpreteak ikusiko ditugu: Enrique San Francisco, Beatriz Santana, Guillermo Romero, Joaquin Abad, Mar del Hoyo eta Julia Trujillo.

Sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Kalealdia 2009

Uztailak 7tik 9ra bitartea, Bilboko Kalealdia 2009 egingo da bizkaitar hiriburuan: Kaleko Antzerki eta Arteen X Jaialdia. Hiru egunetan zehar, 21 ikuskizun eszenaratuko dira Alde Zaharrean. Areatzan, Santiagon, Arriagan…zazpi kaleak eszenatoki handian bihurtuz.

Aurtengo Kalealdian, zortzi antzerki-taldek izango dira alde zaharreko kaleak antzerkiz betetzeko arduradunak eta honen inaugurazio ekitaldia gaurko 17:30etan izango da Plaza Berrian, Hortzmuga taldearen “Bilbodanzz Action!” ikuskizunarekin.

Hortzmuga Teatroak bere 20.urteurrena ospatzen du aurten ‘Olympikas 2012′ antzezlana aurkeztuz, bihar asteartea Areatzan arratsaldeko zazpietan eta osteguna 9an, zortzietan Plaza Berrian.

Hona hemen 2009ko Kalealdiaren egitaraua:

Uztailaren 7an:

  • 17:30. Plaza Barria. BILBODANZZ “Action!”
  • 18:15. Arriaga Plaza. BILBODANZZ “Action!”
  • 18:30. Santiago Plaza. KUKAI DANTZA “Soka”
  • 19:00. Areatza/Arenal. HORTZMUGA “Olympikas 2012”
  • 19:30. Plaza Barria. BILBODANZZ “Action!”
  • 20:15. Arriaga Plaza. BILBODANZZ “Action!”
  • 21:00. Plaza Barria. KUKAI DANTZA “Soka”
  • 22:00. Arriaga Plaza. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”

Uztailaren 8an:

  • 18:00. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”
  • 18:30. Santiago Plaza. TRAPU ZAHARRA “¡Vaya ganga!”
  • 18:45. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”
  • 19:00. Areatza/Arenal. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”
  • 20:00. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”
  • 20:30. Areatza/Arenal. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”
  • 20:45. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”
  • 22:00. Arriaga Plaza. COMPAÑÍA DE TEATRO LA PATRIÓTICO INTERESANTE
    “Kadogo. Niño soldado”

Uztailaren 9an:

  • 18:30. Santiago Plaza. TRAPU ZAHARRA “¡Vaya ganga!”
  • 19:00. Areatza/Arenal. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”
  • 19:45. Areatza/Arenal. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”
  • 20:00. Plaza Barria. HORTZMUGA “Olympikas 2012”
  • 22:00. Arriaga Plaza. AKOREACRO “Pfffffff”

Informazio guztia | Bilbao.net

Erlazionatutako sarrerak

txotxongiloak

Bihartik aurrera eta Irailaren 13ra arte, Txotxongilo Txoroak jaialdia izango dugu Gasteizen. Jaialdi hau dela eta, txotxongiloek hiriak hartuko dute eta familia osoarentzako emanaldiak ikusteko aukera izango dugu zenbait tokitan: Plaza Barrian, San Martin, Arriagako, Judimendiko eta Aranbizkarreko parkeetan eta Aihotz eta Eskoriatza-Esquivel plazetan, adibidez.

Hona hemen Txotxongilo Txoroak Jaialdi barruan izango ditugun zenbait ikuskizunen egitaraua:

  • Uztailak 5 - Titiriteros de Binefar taldearen No nos moverĂĄn
  • Uztailak 11 eta 12 - Cucaramacara konpainiaren Aventuras y desventuras de Perico de los Palotes
  • Uztailak 18 eta 19 - Teatro de la plaza taldearen Mago por casualidad
  • Abuztuak 15 eta 16 - Ángeles de trapo, Los claveles eta Teatro Buffo konpainiak  izango dira.
  • Abuztuak 22 eta 23 - La caja tonta konpainia.
  • Abuztuak 29 eta 30 - Viva Rodari konpainia
  • Irailak 5 eta 6 -  Mevitendo taldeak El diario embrujado aurkeztuko du.
  • Irailak 13 - Pai konpainiaren Arte bailĂłn

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak