
Hondarribiako Zuloaga Etxean oraindik 2009ko Erdi Aroko Azokaren omenez eginiko argazki erakusketa martxan darrai. Ekainaren 1ean jarri zute martxan eta hilabete bukaeraraino ikusteko aukera izango dugu.
Zuloaga Etxeko ordutegiak honakoak dira:
- Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
- Larunbatak: 10:00 - 13:00.
iturria | Hondarribiko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 13tik 28ra bitartean, Araba Eskena jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da arabako zenbait udalerrietan. Araba Eskena, arte eskenikoetan diharduten hainbat taldek, sarritan ohiko tokietara heltzeko zailtasunak dituzten lanak erakusteko esparru egokiak bilatu beharragatik sortu zen.
Ekimen honen bidez, gertuko konpainien emaitza artistikoak Arabako publikoari, aurrez aurre eta era zuzenean, erakutsi nahi zaizkio. Hona hemen Araba Eskenaren aurtengo egitaraua:
Ostirala 13
- Legutio 20:00
- Latirili Teatro “Piskolabis”
Larunbata 14
- Laudio 19:00
- Yonunka Teatro “Re ptiles sonrientes”
Igandea 15
- Agurain 17:30
- Cia Casiquesi “Amor y chocolate”
Ostirala 20
- Murgia 20:00
- Plataforma Tirante Cia. Evítame y demás “La teoría del ser de hojalata”
Larunbata 21
- Ondategi 21:00
- Los Mancusos “Tres contra cientos”
Igandea 22
- Gasteiz 20:00
- “MATCH DE IMPROVISACÓN”
Ostirala 27
- Aramaio 19:30
- J.B. Pedradas “Pepinos podridos (en el frigo)” (Euskaraz)
Larunbata 28
- Amurrio 20:00
- La Jarana Teatro “La cruzada de los niños de la calle”
Iturria | Araba Eskena
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 10etik 13ra bitartean, Getxophoto 2009 ospatuko da Getxoko udalerrian. Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdia Begihandi elkarteak antzolatzen du eta honetan, bertako zein nazioarte mailako artisten argazki ikusgarri eta bitxiak izango dira ikusgai Getxoko kaleetan.
Herrian zehar ikusgai izango diren argazkiak aparte, tailerrak, bisita gidatuak eta Bertsophoto eta Photoletrak ekimenak hartuko ditu Getxok egun horietan:
Irailak 10
- García-Alixek De donde no se vuelve bideoa aurkeztuko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Irailak 11 eta 12
- 8 orduko argazki tailerra.
Iraila 13
- 3 dimentsiotako argazkiak egiteko tailerra.
Informazio guztia | Getxophoto
Erlazionatutako sarrerak

Uztaileko eta Abuztuko asteburu guztietan zehar, Arte erlijioso garaikidearen erakusketa ikusteko aukera izango dugu Azkoitiako udalerrian. Erakusketa, goizeko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara izango da ikusgai Azkoitiko Aingeru kaleko “Antonio Oteiza Gunean”.
Horrez gain, erakusketa honetan Antonio Oteiza eskultorearen arte erlijiosoko hainbat obra egongo dira ikusgai. Antonio Oteiza Gunea, bere izen berbera duen fundazioaren eskuetan dago, eta artista euskaldunaren obra bultzatu eta bere baloreak, pentsamenduak, filosofía eta sentimenduak zabaltzeko helburua dauka.
Azkenik, Antonio Oteiza Museoa bisitatu nahi izanez gero, sarrera doan da eta bisita egunak honakoak dira:
- Ostiralak: 18:00etatik 20:00etara
- Larunbat, igande eta jaiegunak: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
Iturria | Antonio Oteiza Fundazioa
Erlazionatutako sarrerak

Hilabete honen hasieratik irailaren 13ra arte, “Zumeta. Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart” erakusketaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Arte Eder Museoan.
Erakusketa honetan aurkeztutako 38 serigrafiak, José Luis Zumetak (Usurbil, Gipuzkoa, 1939) Globo rojo aldizkarian sartutako testu eta poemetan inspiratuta sortutako Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart liburuaren zati dira. eta Usoa Zumetak estanpatu ditu. Globo rojo aldizkaria, izan ere, Santa Agedako (Arrasate, Gipuzkoa) San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoko gaixoek idatzitakoa da.
Liburua 150 aleko argitaraldi mugatua da; aleak zenbakituta eta sinatuta daude, eta eskuz egindako paperean erigrafiatuta inprimatu dira.
Informazio guztia | Bilboko Arte Eder Museoa
Erlazionatutako sarrerak