
Gasteizko Mendi Film Festibalaren 2. edizioa, Gasteizko Nazioarteko Mendi Zinemaldia, abian da dagoeneko eta ekitaldiaren antolatzaileak abenduaren 11tik 19ra bitartean egingo dela iragarri dute.
Mendi Film Festibalan parte hartzeko imprimakia euren webgunetik jeitsi daiteke eta filmak aurkezteko azken eguna urriaren 15a izango da. Aurtengo sari nagusia 2.500 eurotakoa izango da eta 8.000 euro banatuko dira guztira:
- Film onena. Garaikurra eta 2.500 euro
- Mendiko film onenari saria. Garaikurra eta 1.200 euro
- Muturreko mendi-kirol film onenari saria. Garaikurra eta 1.000 euro
- Mendia, Ingurumena-ekologia saria. Garaikurra eta 1.000 euro
- Euskarazko film onenari saria. Garaikurra eta 800 euro
- Epaimahaiaren saria. Garaikurra eta 1.000 euro
- Ikastetxeetako laburmetraiarik onena (Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeak). Garaikurra eta 300 euro
- Ikus-entzulegoaren saria. Garaikurra.
Gainera, zinemaldiaren inguruan, interesgarriak diren beste ekintza batzuk egingo dira: Argazki erakusketak edota mahainguruak, adibidez.
Informazio guztia | Gasteizko Mendi Zinemaldia
Iturria | Kiroldegi
Erlazionatutako sarrerak

Apirilak 20tik 24a bitartean, Ibiltariaren XV. Astea egingo da Donostiako Intxaurrondo auzoan. Hau ospatzeko, bidaiarien esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera emango dituen zenbait jarduera egingo dira . Hona hemen Ibiltariaren XV. Astea ekimenaren egitaraua:
Apirilak 20- BIZITZA MUNDUAN ZEHAR, Zigor Glez. Errazkin.
- Zortzi urte zituela Hondarribiatik atera zen eta munduan zehar milaka gertaera bizi izan ondoren, 25 urtekin itzuli zen herrian. 17 urte horietan, Afrika, Asia edo Ameriketako kultura eta ohitura desberdinak ezagutu zituen. Euskaraz.
Apirilak 21 - EL REINO DE LOS MIL Y UN CASTILLOS, Orfe Paredes.
- Frantziako Perigord herrialdean zeharreko bidai hurbil eta erraza (Dordogne ibaia). Aipagarriak dira ondo zaindutako gazteluak eta erdi aroko hiriak.
Apirilak 22 -ISLAS GALÁPAGOS Y ECUADOR, Jesús Torquemada.
- Darwin urteurrenean, Galapagar uharteak ezagutuko ditugu, munduko leku urruneko eta hutsunetariko bat. Ecuador-en daude, paisai kontrastez beteta.
Apirilak 23 -MIRADAS DE CRISTAL, Patxo Manzanedo.
Kazetari honek Hirugarren Mundua deitutako 40 herrialde baino gehiago zeharkatu ditu. Han umeak errealitate zaileko protagonista eta ikusle dira.
Apirilak 24 -RECUPERANDO LA SONRISA, José Manuel Corres.
- Hamabi herrialdetan zehar eginiko bidaia, oinez eta bakarrik. Ahaleginak eta eguneroko ziurgabetasunek norbera bere buruarekin topo egitera bultzatzen dute.
Iturria | Donostia Kultura
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 13tik 15era Donostiako Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azoka egingo da Kursaal-en. Sevatur deituriko azoka honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta turismoaren inguruko beste erakunde publiko batzuk izaten dira: Garraiobide enpresak, ostatuak, handizkariak, touroperadoreak, bidaia-agentziak, turismo aktibo eta abentura-kirolen enpresak, parke tematikoak eta hedabideak.
Sevaturrek 7.000 metro karratuko azalera hartuko du eta honetan, turismoa, aisialdia eta kultura eskaintzaren azken berriak ikusteko aukera izango dugu. Sevaturrera joateko asmoa baduzu, ordutegia goizeko 10.30etatik gaueko 20.30etara izango da eta sarerra 3 eurotako prezioa izango du.
Webgune ofiziala | Sevatur.com
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Euskadi.net webgunean iragarri da gaur Euskal hondartzetarako berri ona: Atxabiribil eta Arrietara hondartzek AENOR Espainiako Normalizazio-Erakundeak banatzen duen Bandera Urdina eskuratu dute berriro. Hona hemen, berri osoa:
Hondartzak Uribe Kosta eskualdeko erakargarri turistiko nagusiena dira. Orain gutxi, Sopelanako Atxabiribil eta Arrietara hondartzek AENOR Espainiako Normalizazio-Erakundeak banatzen duen Bandera Urdina eskuratu dute berriro. Hondartzen kudeaketak ingurugiroa zaintzen duela bermatzen du Bandera Urdinak, ISO 14001 arauari jarraiki. Bi hondartzok sari hori jasotzen duten seigarren urtea da.
Sopelanako Udalak ezagutarazi berri dituen datuen arabera, 2008an Atxabiribil eta Arrietara hondartzetan uraren kontsumoa eta hondakinen sorrera nabarmen murriztu ziren aurreko urteko emaitzekin alderatuta.
Udalaren hurrengo helburua ISO 9001 arauaren arabera hondartzen kalitatea egiaztatzen duen Bandera Berdea lortzea da.
Zorionak Sopelanako Udalari!
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez
Azken aldiotan gehiegi hurbiltzen hari naiz aireportuera, beraz nahiko esperientzia hartzen hari naiz.
Hona hemen norbaitentzan baliozko informazioa izan daitekeena, Bilboko aierportuarekin lan egiten dituzten hegaldi konpainiak:
Informazio gehiago | AENA
Erlazionatutako sarrerak