Astebete Berlinen eman behar baduzue, eta parranda baldin ba da zuen hobbirik gustukoena, hurrengo gomendioak aurkezten dizkizuet:
Astelehena: Kaffe Burger, patxangeo rockeroa jarri ohi dute, gehienetan alemanez beteta egon ohi da, baina noizbehinka Erasmus ikasleak ere ikus daitezke, galdurik eta erdi (edo guztiz) mozkor.
Heltzeko:
Kaffee Burger GmbH
Torstraße 60
10119 Berlin
U-bahn Rosa Luxemburg Platz
Asteartea: Cafe Zapata, musika latinoa jartzen dute noizbehinka, baina gehienetan brittpopa edo underground musika jotzen dute. Batzuetan ere kontzertuak egoten dira.
Heltzeko:
Café Zapata GbR Ludwig Eben, Ulrik Wagner
Oranienburgerstr. 54
10117 Berlin
U-bahn Hackescher markt
Asteazkena: Mittwoch, bakarrik asteazkenetan irekitzen duen kluba. Hau aurkitzeko galdetu behar duzue, hori da ohitura, eta pasahitza jakin behar da, astero aldatzen delarik. Bertan bi arau bakarrik daude: “Mittwochen gertatzen dena, Mittwochen geratzen da” eta “Argazkirik ez”

Osteguna: Sage Club, nire gogokoena, Berlinen bizi nintzenean ostegunero joaten nintzen. Rock gaua da, kontzertu bat dago eta gero lau areto dituzte musika ezberdinekin, baina denak rock antzekoak. Oso gomendagarria!! Aitzatik, datorren ostegunean bertan egongo naiz berriro!!!!!
Heltzeko:
Sage Club
Köpenicker Straße 76
10179 Berlin-Mitte
U-Bhf. Heinrich-Heine-Straße
Ostirala: Fritz Club edo Rosi’s, bietan kontzertuak egon ohi dira, Fritz patxangeo antzekoa izan ohi da, Hip-Hop musika eta pop-rock musika jartzen dutelarik gehienetan. Rosi’s ordea musika elektoniko gehiago jartzen du. Biak ikaragarri handiak dira eta normalean ez dago sartzeko arazorik.
Heltzeko:
Fritzclub
Prinzessinnenstr. 1
10969 Berlin
U-bahn Moritzplatz
ROSI’S
Revalerstr. 29
10245 Berlin
U-bahn Warschauer Str.
Larunbata: Weekend, Berlinen erdian dagoen etxeorratz baten 12garren solairuan dago. Musika elektonikoa jotzen dute baina onena egunsentian Berlinen gailurretik dagoen ikuspegia da.
Heltzeko:
Week end
Alexanderplatz, ez dakit zenbakia
U-bahn Alexanderplatz
Igandea: EGIZUE LO PIXKA BAT!!!!!
Espero dut honekin aste on bat pasa dezazuela!!!
Erlazionatutako sarrerak
Berlin Alemaniako hiriburu eta hiririk handiena da, gaur egun 3,4 milioi biztanle dituelarik. 1307garren urtean Cölln eta Berlin deituriko bi herriren bateratzean sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Berlin.
1871garren urtean, Prusiarrek Alemania bateratzea lortu zutenean, Bigarren Reicheko hiriburu bilakatu zen, berriro ere Hirugarren Reicheko hiriburua izango zelarik Bigarren Mundu Gerran zehar.
Honen ostean lau barrutitan banatua izan zen hiria lau herrialde aliatuen administraziopean: Sobietar Batasuna, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. Azken hiru sektore edo barruti hauek bateratuak izan ziren eta Estatu batuen kontrolpean gelditu ziren, Mendebaldeko Berlin deitzen duguna sortuz, Ekialdekoa Sobietar Batasunaren kontrolpean gelditu zelarik.
1961ean Berlin bitan banatuko zuen harresi bat eraiki zen, 1989ko azaroaren 9an eraitsia izan zena, Alemaniaren batasunari ateak irekirik.
Labur-labur, hau litzateke Berlinen historia. Gaur egun, Berlin munduko hiririk kosmopolitenen artean aurkitu dezakegu, mugimendu soziokultural aurrerakoienen eta joera artistiko apurtzaileenen aberria delarik. Modernizazio bilakaera hau, harresiaren jauskerarekin batera etorri zen eta, batik bat, ekialdeko herritarrek zituzten askatasun eta desberdintzeko gogoek bultzaturik, Sobietar Batasunak kontrol estu bat mantentzen baitzuen adierazpen askatasunaren gain.
Hastear dagoen post serie honetan nik “nire Berlin” erakutsiko dizuet, hiria nik ezagutu nuen moduan aurkeztuz. Goza dezazuen opa dizuet!
Erlazionatutako sarrerak

Kaixo Mundua!.
Gaurtik aurrera euskal Blog sare hau zuen etxean erregularki sartuko da. Eta nire lana munduko alde ezberdinei buruz hitz egitea izango da. Baina lehenengo neure burua aurkeztu nahiko nuke. Nire izena Darocke izango da. Argi dago hau ez dela nire benetako izena, ezizen bat baizik, baina internet mundu honetan horrelakoak dira gauzak.
Bidaien tartea niri tokatu zait onerako edo txarrerako, neure bizitzan zehar, nahiko bidaiatu dudalako. 21 urte nituenetik Madrilen, Berlinen eta Pragan bizia izan naiz, eta bien bitartean hiri eta herrialde ugari ikusteko aukera izan dut, horietako askotan lagun oso onak utzi ditudalarik.
Espero dut zuek, gure irakurleek, zuen iruzkin eta ideiekin gure lana hobetzen lagundu gaitzazuen, eta noizbait herrialde zehatz bati buruzko informazioa nahi izatekotan edo hiri zehatz bati buruzko posten bat nahi izatekotan aske zarete proposamena botatzeko, eta gure informazio sareak lanean jarriko ditugu ahal bezain laster.
Baina hasteko, nire hiri maiteenari buruzko serie batekin zabalduko dut Blog hau: Berlin.
Zain zaitezte, OndoPasa eta gutxi gasta!
Erlazionatutako sarrerak