Atalak: Jaiak

zumaia

Datorren larunbatean, abuztuak 29, Gazte Eguna ospatuko da Zumaiako udalerrian. Udaletxeak antolatuta, egun osoan zehar egingo dira gazteentzat zuzendutako zenbait ekimen.

Hona hemen 2009ko Zumaiako Gazte Eguneran egitaraua:

  • 11:00etan: Boskirol gazteak.
  • 11:30etan: Helduen Boskirol (igeriketa-patinak-surfa-piragua-bizikleta).
  • 14:30etan: Bazkari herrikoia.
  • 18:00etan: Koadrilen arteko jolasak.
  • 18:30etan: THE TXORTAIN´S taldearekin kalejira.
  • 21:30etan: EUSKO DANCE ikuskizuna gaztetxoentzat plazan.
  • 22:30etan: KONTZERTUA moilan.

Iturria | Zumaia.net

Erlazionatutako sarrerak

Antzar Eguna - Lekeitio
Irailaren 1etik 8ra bitartean, Lekeitioko San Antolin jaiak ospatuko dira bizkaitar udalerri honetan. San Antolin jaietako egitarauaren barne Antzar Eguna topatzen dugu, Lekeitioko jaien ekitaldirik ospetsuena zalantzarik gabe.

Antzar Egunak 300 urte baino gehiagoko tradizioa du eta herriko portua eguneko protagonista izaten da. Bertan, urtero legez, milaka lekeitiar mahoizko arropaz jantziko dira, brusa urdinarekin eta arrantzaleen koadrozko zapiarekin.

Koadrilak eguneko protagonistak izanda, hainbat gazte txalupa txikietan igo eta banaka, antzarra lepotik hartzen saiatuko dira, ondoren, uretara eroriz. Orduan, talde bat sokatik tiraka hasiko da antzarra igo eta jaitsiz, lepoa moztearen helburuarekin. Euskadiko ikuskizun ezagunenetariko bat dugu honako hau. Gainera, aurten ere, musika eta kale antzezpen ugarirekin osatuko da eguna.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Baserria

Abuztuaren 28an, San Roke jaien egitarauaren barruan, Baserritar Eguna ospatuko da Laudioko udalerrian. Goizeko 9:00etatik aurrera, baserritarren eta baserri munduari egindako omenaldia ospatuko da non nekazaritza-produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Azokaz aparte, 12:30ean, herri-kirol ikuskizuna egongo da Lamuza Plazan eta, horren ostean, dantzak ikusteko aukera izango da. Herri-bazkariaren ostean, erraldoien eta buruhandien ibilaldia hasiko da 17:00etan erdigunean zehar, txistulariak eta gaita-jotzaileak lagun dituztela. 18:00etan Arabako artzain-txakurren XIII. lehiaketa egingo da.

Hortik aurrera, musikaz beteko dira udalerriko bazter guztiak. 18:00etan Kultur Jaia hasiko da Lamuza Plazan, txalapartariekin, albokariekin, trikitilariekin eta txistulariekin.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Fruizko Jaiak 2009

Abuztuaren 5tik 12ra bitartean, Fruizko bizkaitar udalerriaren jaiak ospatuko dira.  Aurtengoan, herri guztiarentzako primerako egitaraua prestatu dute:

ABUZTUAK 5, EGUAZTENA – BRISKA TXAPELKETA ETA UMEEN EGUNA

  • 17:00etan XIX.BRISKA Txapelketa (txokoan)
  • 17:00etan hasita HINTXABLEAK
  • 20:00etan TXUPINAZOA. Pregoia Lamiñe Abesbatzaren eta Fruizko
  • Kirol Taldearen eskutik.

ABUZTUAK 6, EGUENA – SALBADORE EGUNA

  • 12:00etan Meza
  • 12:30ean Fruizko Abesbatza
  • 15:00etan Herri Bazkaria
  • 19:00etan Erromeria “LUHARTZ” taldeagaz

ABUZTUAK 7, BARIKUA – KONTZERTU GAUA

  • 23:30ean SEI URTE, MAITIPS (Kataluinatik), TRIKIZIO eta DISKOFESTA

ABUZTUAK 8, ZAPATUA – MUS TXAPELKETA

  • 17:00etan XXII.MUS TXAPELKETA (Txosnatan)

ABUZTUAK 9, DOMEKA – NEKAZAL AZOKA

  • Goizeko 10:00etan hasita, NEKAZAL AZOKA
  • 12:30ean BIHURRI AIZKOLARIAREN erakustaldia
  • 13:30ean SARI BEREZIA idi onenentzat.

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA – SALLEBANTE EGUNA

  • 12:00etan Meza San Lorentzo ermitan
  • 13:30ean KEPA ETA ROBERTO

ABUZTUAK 11, MARTITZENA – IV TORTILLA TXAPELKETA

  • 19:00etan IV Tortilla txapelketa
  • 20:30ean Tortillen aurkezpena

ABUZTUAK 12, EGUAZTENA – MUSIKA EGUNA

  • 21:00etan Musika eguna
  • Ostean, Lunch-a eta Rifa zozketa

Iturria | Fruizko Udaletxea

Erlazionatutako sarrerak

Azpeitiko Saninazioak 2009

Uztailaren 25, 26, 30 eta 31an eta abuztuaren 1etik 2ra bitartean, Azpeitiko San Inazio jaiak ospatuko dira. Txupinazo tradizionalak ematen die hasiera jaiei, eta hortik aurrera, mota askota jardueraz gozatzeko aukera izango dute udalerri honetara hurbiltzen direnak.

Hona hemen aurtengo Saninaziyuen jaien egitaraua

Uztailak 18

0:00etatik 13:00etara

  • Azpeitiko VI.Rallya. Baieztapenak, Epaitegiko plazan.

11:00etan

  • Gaztetxearen 4. urteurrena. Baltsa jaitsiera, Urola Ibaian. Jarraian bazkaria gaztetxean eta arratsaldean ur jolasak eta kontzertuak.

16:00etatik goizeko 1:00etara arte

  • Azpeitiko VI.Rallya. Lasterketa, Epaitegiko plazatik.

22:00etan

  • Itsasi Dantza Taldearen ikuskizuna, Izarraitz pilotalekuan. Dantza taldearen zuzendariak: Ainara Bidal eta Maite Maiz.

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak