Atalak: Jatetxeak

Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak

Urriaren 12tik azaroaren 15era bitartean Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen hirugarren edizioa egingo da. Bertan, eskualdeko 7 jatetxek parte hartuko dute eta eskainitako menuetan bildotsa eta onddoak izango dira protagonista nagusiak.

Jatetxe bakoitzak zehazten du eskainiko duen menua; menu guztiek bi lehen plater, bi bigarren plater, guztiak razio erdikoak, postrea, kafea eta txakolina, sagardoa eta ardo ondua dute eta jatetxe bakoitzak zehaztu du menua eskainiko duen eguna, egunak eta nahiz eta ez izan derrigorrezkoa erretserba egitea gomendatzen da gehienbat, lanegunetan.

Hona hemen Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartuko duten Debagoieneko jatetxeak:

  • Aretxabaleta: Baster Alde.
  • Arrasate: Hilarion.
  • Bergara: Lasa.
  • Leintz Gatzaga: Soran
  • Oñati: Etxe-Aundi, Goiko Benta eta Soraluze

Iturria | Turismodebagoiena.com

Erlazionatutako sarrerak

Foccus Bilbao 2009 - Gastronomiaren eta Elikaduraren Azoka Profesionala

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Foccu Bilbao Gastronomiaren eta Elikaduraren Azoka Profesionalaren bigarren edizioa egingo da BEC-en. Azoka hau Arku Atlantikoko profesionalen topagunea izango da eta elikadura, gastronomia eta ostalaritza sektoreen erreferentzia bihurtzeko asmoa dauka.

Foccus Bilbao ekitaldian izen handiko sukaldariek euren lana nola egiten duten gertutik ikusteko aukera luzatuko digu eta honetan Fernando Canales, Pedro eta Marcos Moran edota Patxi Eceiza ikusteko aukera izango dugu besteak beste.Azokaren barruan prestatu dituzten jardueren artean Foccus 2009 Ardoen Nazioarteko II. Lehiaketa eta Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren Bizkaiko Finala nabarmendu behar dira.

Iturria | Foccus Bilbao 2009

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak, Euskal Herriko Pintxo Txapelketa antolatuko du urtearen azken partean. Aurten txapelketaren laugarren edizioa ospatuko da eta sailkapen fasea Urriaren 5etik 9ra izango da. Finala ordea, Azaroaren 23tik 25era egingo da Donostiako Kursaal Jauregian.

Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketan parte hartzen dutenek honako sariak irabazteko aukera izango dute:

  • Finalista bakoitzarentzat diploma egiaztagiria.
  • Txapelduna. txapela, trofeoa eta 3.000,00 €
  • Txapeldunordea. trofeoa eta 2.000,00 €
  • Hirugarrena. trofeoa eta 1.000,00 €
  • Kalitatea fundazioa saria
  • Azti Berrikuntza Saria
  • Nazioarteko Donostia-Gastronomika Sukaldaritza biltzarrean dohainik parte hartzea
  • Etxe babesleen produktu sorta
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat Txapelketako sukaldari, taberna eta pinto guztiak azaltzen dituen liburu bat.

Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketan izena emateko epea 2009ko irailaren 30eko 12:00 arte izango da.

Informazio guzia |
Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Erlazionatutako sarrerak

Pintxo barra

Gaur, ekainak 15, Gipuzkoako Pintxo Txapelketaren 11. edizioa egingo da  Donostiako Kursaal Bankete Aretoan. Aurtengo txapelketan, 24 taberna hartuko dute parte eta gehienak Donostiakoak badira ere, Errenteriako, Tolosako, Irungo eta Hondarribiko jatetxeak ere arituko dira norgehiagokan. Pintxo txapelketan bost sari nagusi banatuko dira:

  • Urrezko platerra.
  • Zilarrezko platerra.
  • Brontzezko platerra.
  • Originaltasunaren saria.
  • Eusko Label saria

Bost irabazleek zuzenean parte hartu ahalko dute Valladoliden egingo den Espainiako Pintxo Txapelketan. Miniaturazko gastronomia txapelketa arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo da eta pintxo bakoitzak 2,20 eurotako prezioa izango du gehienez.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Pintxo barra

Maiatzaren 17ra arte, Irungo Pintxoaren Bidea ekimena izango da martxan Gipuzkoako udalerri honetan. Ekimen honen hirugarren edizio honetan, hiriko 200 saltoki eta 22 jatetxe parte hartzen dute primerako pintxoak eskeiniz eta aurreko urteetan bezala, dendek “Bonopintxoak” deituriko bonu bereziak banatuko dituzte bezeroen artean. Bonu horiekin eta 90 zentimo bakarrik ordainduta, bezeroek aurretiaz aipatutako tabernetan pintxo bat dastatzeko parada izango dute

Irungo Pintxoaren Bidea dela eta, Mugan elkarteak pintxo guztiak biltzen dituen errezeta-liburu bat argitaratu du, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez.

Erlazionatutako sarrerak